Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Ambolo loritoa hil da
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Ambolo loritoa hil da PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-09-15 12:01
Klik haundi ikusteko
Anbolo loritoa 1993ko argazki batean.
 
Ego-Toki Elkarteko ikur zen Ambolo loroa hil zen barixakuan (irailak 12). Juanito Legarzak ekarri zuen Gineatik, eta Ego-Toki elkartearen sorreratik, duela mende erdi, bertan bizi izan da Ambolo; herrian horren estimatua zen loritoa. Animalia disekatzeko asmoa dute elkartekoek.
 

  50 urtetik gora zituen
Klik haundi ikusteko
Bizilekua: Anbolo kaiola barruan, Ego-Toki elkarteko balkoian.
Azken aldian ohi baino isilago zebilen Ambolo. Zahartuta eta gaixorik zegoen, 50 urte baino gehiagoko animalia bati dagokion moduan. “Ia itsututa zegoen eta isil isilik, ezer egin gabe pasatzen zuen denbora azken aldian” dio Txomin Iribarren Ego-Toki elkarteko presidenteak.
San Frantzisko kalea gurutzatzen zuten herritarrei zuzendutako hitz goxorik eta txistu hots zaratatsurik ez zuen jadanik apenas egiten. Ezta bazkideei entzutetik ikasi zituen berba haiek ere: "¡Borracho!, ¡Borracho!", “Aupa el Elgoibar” edo norbait jaikitzen zenean “ya has pagao” modukoak. Txistuka hasten zenean balkoira atera behar izaten zuten. Ziur ibiltari despitatu bat baino gehiagoren egoa asebete dutela Anboloren txistukada lizunek.

 Gineatik ekarri zuten 
  Gineatik ekarri zuen 1957 urte inguruan Juanito Legarzak Ambolo (Kaixo esan nahi du) izeneko loritoa. Bazkideak ziur-ziur akordatzen ez badira ere, soziedadeak beste edo urte gehiago dauzka, 1958an sortu baitzuten Ego-Toki.
Loritoa zaintzeko diru kopuru bat ordaindu izan dute urtero bazkideek.
 
 Elkarteko maskota eta jatun ona
Klik haundi ikusteko
  Denetarik jaten omen zuen Anbolok, patatak eta urdaiazpiko zatiak ere bai eta bazkideek diotenez, “txanpaina ere erango leuke honek emanez gero”. Ambolo elkarteko maskota bihurtu zen eta elkarteak antolatzen zituen ekintza guztietako logotipo bezala jartzen zuten. Mugerza krosa irabazi duten antxintxikari askok edukiko dute loritoaren irudia zeraman garaikurra etxean. Munduko atletarik onenak pasa dira Ego-Tokitik eta denek izan zuten Ambolo ezagutzeko aukera. Amboloren heriotza galera handia izan da bazkideentzat eta beste loro bat ekartzeko aukera ere aztertzen ari dira. Momentuz, loritoaren ohoretan dolu-zingola beltza jarri zuten Amboloren bizilekua izan zen kaiolatik zintzilik, herritarrek animalia ezagunaren heriotzaren berri izan zezaten.
 
  Ego-Toki elkartek 50 urte
Klik haundi ikusteko
 
  1958. urtean bi koadrila, “Desastre” eta “Danok bat”, elkartu eta “Sociedad Athletica Ego-Toki" sortu zuten. Izenak izen, hasieran elkarte gastronomikoa besterik ez zen izan. 1963. urtera arte ez ziren Juan Mugerza krosaz arduratzen hasi. Ordurarte Klub Deportiboak antolatzen zuen Memoriala.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 21 bisitari