Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna (azaroak 25) dela eta, Biluzik Sexologia Zerbitzuak, Gazte Asanbladak eta Haizea Emakume taldeak hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean biharko.
EKINTZAK (azaroak 25)
• Autodefentsa ikastaroa
*Gaztetxean (10:00-13:00 eta 15:00-20:00)
*Izea emateko edo informazio gehiago:
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
*Telefonoa: 678 453 063 (arratsaldez deitu)
• Mahai informatiboa
*Plaza Handian (11:00-14:00)
• Kontzentrazioa
*Plaza Handian (13:30). “Indarkeria sexista gehiagorik ez!”
→Informazio gehiago:
• Emaztea erasotzeagatik gizon bat atxilotu dute (elgoibarren.net 2006-10-24)
• Emakumearen aurkako txostena (Emakunde) (PDF)
• EITB
Egunero gertatzen diren eraso sexisten aurka protesta egiteko antolatu dituzte biharko ekintzak Biluzik, Gazte Asanblada eta Haizeak. Elkarrekin sinatu duten komunikatuak honakoa dio:
Indarkeria sexistaren kontra indarrak biltzen
“Eraso sexista guztiak: bortxaketak, tratu txarrak, irainak, hilketak, diskriminazioak, e.a. salatu nahi ditugu. Indarkeria sexista, sexismoarern muturreko adierazpena da, sistema patriarkatuan bigarren mailako subjetuak garenaren adierazpena. Neska eta mutilen jendarteratze desberdinek sortzen duten botere harremanen sistemaren adierazle.
Indarkeria sexistak, sistema politiko demokratikoaren zilegitasuna zalantzan jartzen du. Indarkeria sexistak ez du justifikazio psikologiko eta erlijiosorik. Ezin dugu onartu eraso bat gehiago ere ez! Aski da! Horregatik beharrezkoa da emakumeok antolatzea eta herritar orok honen aurrean jarrera aktiboa izatea.
|
solidaritatea? sorgin 2006-11-28 12:49:44 zer pasatzen da herri honetan, hainbeste kostatzeen jaku kontzentrazioetan parte hartzea? barra, barra.. jardun bai; baņa lekuan egon bidanian, hor konpon!Larunbatian konzentrazioa zela eta, gendea faltazen.., ezagun asko poteoan (jai-alai, iturri..)ikusi nitzun, bitzartian, pena edo sentitu nuan..apoyo guztia behar gendun.. | Sentitzen dot! Iturri 2006-11-28 13:55:52 Sentitzen dot, Sorgin. Ni ere ez nitzan zapatuko kontzentraziuan egon. Arrazoia daukazu, barra-barra jarduten dogu, baina tabernaz taberna. Ez gara mobitzen oso-oso hurretik ikutzen gaittuan gai bat ez bada. Asko kostatzen jaku, bai, kontzentraioetara jutia. Gai hau latza da, oso latza. Eta elgoibarren.net-en ere makiņa batek jardun genduan "lakra" honengatik gaizki esaka, baiņa zapatuan ez giņan Plazara azaldu. Barkatu. | asunto zaila Jon 2006-11-28 18:58:55 Ondo dago kontzentrazio, manifestazio eta abarretara joatea, soberan ez daude, baina horrek ere ez du, tamalez, gaitz hau konponduko. Hala balitz plaza beteko genukeen. Ezta? Bizi garen gizarte eta "demokrazian" gauzak ez dira aldatzen jende kopuru bat kalean, kausa baten edo besteren alde, elkartu edo protesta egiten duelako. Zerk aldatzen ditu bada gizarteko injustiziak? jakingo baneu... | Balixo debe, bai. Iturri 2006-11-29 10:42:35 Jon, mobilizaziuek "balixo" debe, eta asko, gaiņera. Bestela, esate baterako, galdetu PPri azken hateskunde bezperako mobil-mobilizaziuek eragiņik izan zeben ala ez. Edo galdetu, bestela, PPkoei PSOEren kontra egitteko hillero antolatzen dittuzten mobilizaziuak alperrikakuak diran. Baiņa, klaro, mobilizaziuek balixua izateko jendia mobittu egin bihar da. Hor dago koskia! Egixa da jendia mobittu arren beti ez dala nahi dana lortzen (gure herrixan bada honen adibiderik), baiņa geldi egonda, seguru egon, goittik ez da ezer ere jausiko. | horrela sorgin 2006-11-29 11:15:58 Iturri, zure erantzunarekin bat nator; goittik ez da ezer ere jausiko, ez digute erregalurik egingo (guap@k izen arren, je,je..) Herritarrak eskubidea daukagu geure zer ezanak azaltzeko eta.. borrokatzeko. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |