Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
“Euskal ipurdiak petriletara” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-09-11 11:05
Klik haundi ikusteko
David eta Hector Garrido, pegatinen egileak. Argazkia: Jabi Leon.
Txiki egunean zeresana eta harridura sortu zuten Madalako petrilaren irudia, eta berau salbatzeko lelo ezberdinak (hiru hizkuntzatan) zituzten pegatina bitxiek. Jende askok zeramatzan paparrean, baina inork gutxik zekien nork edo zer asmorekin atera zituen. Besterik uste izan arren, -petrila botatzeko dagoen asmoaren aurkako kanpaina zela-edo- Hector eta David Garrido anaiek Madalako petrilari eskainitako omenaldia izan zen.


Klik haundi ikusteko
Argazkia: Jabi Leon.
Istorio honen abiapuntua Madala ingurua oinezkoentzako egokitzeko proiektuan dago, Udalaren proiektuak bertan dagoen petril ezaguna botatzeko aukera aurreikusten baitu. Asmo horren berri izan zutenean Garrido anaiek (Hector eta David) zerbait egin behar zutela erabaki zuten, “noiz edo noiz denok eseri baikara herrian horren ezaguna den petrilean”. Petrilaren inguruan ginkana bat edo Mauxitxa txarangak gauerdiko kalejira bat egin zezakeela bururatu zitzaien (biak dira Mauxitxako kideak). Bonbilla piztu eta Petrilaren aldeko pegatinak ateratzea erabaki zuten, ordea. “Errezena zela ikusi genuen eta jendearekin hartu emanetan aritzeko aukera ematen zigun” dio Hectorrek. Esan eta egin. 800 pegatina egin zituzten, guztiak Madalako petrilaren irudiarekin eta hiru hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Noiz banatuko zituzten ere argi zuten, “Txiki egunean izan behar zuen, egun horretan ordu hil mordoa pasatakoak baikara petrilean eserita, zain”. Txiki egunean bertan amaitu zituzten pegatinak Ander Sanchezen laguntzaz eta ordu gutxitan, eta oraingoan Mauxitxa txarangako kideen laguntzaz, denak banatzea lortu zuten. “Alkateak berak ere bat zeramala esan digute”.
Askok Madalako petrila ez botatzeko kanpaina bat zela pentsatu zuten, baina Garrido anaiek ez dela horrelakorik egon ziurtatzen dute, “petrilari egin nahi izan diogun omenaldi xumea izan da
Datorren urterako beste burutazioren bat prestatzen hasiak ei dira, “ziurrenik txarangarekin zerikusia izango du, berrogei urte beteko baitira Mauxitxa txaranga Txiki eguneko kalejirarekin hasi zela”. 

Pegatinen leloak
Lau pegatina ezberdin atera zituzten garridotarrek: bi gazteleraz, euskaraz bat eta beste bat ingelesez.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Lotura duten albisteak:
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Izugarria benetan...
Ernat 2008-09-11 13:02:26
Bi artista hauen lanak elgoibarko gazte eta ez hain gazte zirenak mobilizatzea eragin zuen. 
 
Beraien lana (eta txarangako gainontzeko partaideena ere) goraipagarria izan zen. 
 
Ikusten da, elgoibartarrok zenbat maite dugun gure petrila. Zenbat ordu, zenbat zapatu, zenbat lagun...petril horrek historia propioa dauka eta kentzeak, historia horren amaiera erangingo luke. 
 
Horregatik, SAVE THE PETRIL!
Atzo
Ander 2008-09-11 13:09:09
Atzo arratsaldian bertatik pasaeran jende mordo bat ikusi naban petrilian jarrita. Zahar eta gazte. Zeozekin ordezkatu biharko dabe, ba.
Pasarela Petril
Ion 2008-09-13 14:24:51
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, gaztetan hamaika ordu pasa genitun han jarrita, lekurik zegoenenan behintzat. 
Pixkat harritu egiten nau petrila kentzeak askoz ere kontrako iritzi gehiago ez jasotzeak. Hemen nirea.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Quemar despues de leer
Abendua 6, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko