| Emakume eta gizonen berdintasunerako plana urte amaierarako egongo da prest |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-09-10 12:07 | ||
|
Elgoibarko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren (2008-2011)
estraineko zirriborroa aurkeztu du aste honetan. Herriko egoeraren
diagnosia egin ondoren, alor bakoitzeko indar-gune eta makal-guneak
identifikatu dituzte, eta beharren araberako helburuak zehaztu dituzte.
Herritarrek agiriari ekarpenak egiteko aukera izango dute irailean. Plana 2011 urtera arte egongo da indarrean.
Berdintasunerako plana egiteko, herriko agente desberdinek (osasun zentroa, ikastetxeak, Udal teknikariak...) betetako galdeketak eta hainbat alorretako emakumeekin (kultura, kirola, hezkuntza, osasuna, politika...) eginiko bileran jasotako informazioa erabili dute. Bertan, gure herriaren indar-guneak, nahiz hobetu daitezkeen arloak aipatzen dira; esaterako: "kultura, kirola, lana, hezkuntza, osasuna edo hirigintza”, adierazi du Alfredo Etxeberria alkateak.
Ekarpenak egiteko aukera
Herritarrek txostenari ekarpenak egiteko aukera izango dute irailean zehar (mezu elektroniko bat bidali beharko dute honako helbide honetara:
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
), eta ekarpen horiekin behin betiko txostena gauzatuko dute. Ondoren, Osoko Bilkurak onartu beharko du.
Goiatz Minguez berdintasunerako teknikariak, Alfredo Etxeberria alkateak eta Bittori Zabala berdintasunerako zinegotziak azaldu zutenaren arabera, urte amaierarako emakume eta gizonezkoen berdintasunerako plana prest izango da.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























