Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow SAN BARTOLOME jaiak 2008, egitaraua
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

SAN BARTOLOME jaiak 2008, egitaraua PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-24 15:08
Klik haundi ikusteko
 
2008ko San Bartolome jaiak aurkeztu ditu prentsaurrekoan Udalak. Hona hemen aurtengo jaietako egitaraua, jarduera berritzaileenak nabarmenduta. Malako Jai Batzordeak ere bidali digu Gune Askeko egitaraua. Jaiek 230.000 euro inguruko aurrekontua izango dute.



Jarduera Berritzaileak:
(agenda osoa beherago)
24 Domekia (San Bartolome Eguna)
18:30 Zaldien dantza ikuskizuna, Plaza Txikian.
23:00 Iñigo magoaren ekitaldi bikaina, Plaza Handian

25, astelehena (Txiki Eguna)
18:30 Zezen eta betizu enbolatuen erakustaldia errekortatzaileekin eta oztopo jolasekin. Iñigo Cearsolo Kultura zinegotziaren berbetan, “erakustaldia egiten dugun bigarren aldia da, eta ea ekintza hori indartzeko modurik daukagun".

27, eguaztena (Jubilatuen Eguna)
12:00 Hegaluzearen dastaketa Nafarroa plazan. Hegaluze bat zozketatuko da eta pintxo bakoitza eta sagardoa, 2 euroren trukean izango dira.

29, barixakua (Gazteen Eguna)
12:30
Goitibehera jaitsiera Azkue (San Roke) auzoan. Ondoren, kart erakustaldia, KZ2 kategoriako autoekin.
Ikusle eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko, erabat debekatuta egongo da entrenamenduak egitea eta “neurri zorrotzak hartuko dira araua betetzen ez dutenekin” aurreratu du Kultura zinegotziak.

30, zapatua
(Baserritarren Eguna)
11:00 XXVII. Gazta Lehiaketa eta Salmenta, Nafarroa plazan. Antolatzailea: Kalamua elkartea
12:00etan eta 18:00etan  kantu kalejira Bentazaharreko mutiko alaiekin.
Plaza txikian jarriko duten karpa handia ere berrikuntza izango da. Karpa erraldoiak (50 x 15 metro) Plaza Txiki osoa estaliko du ia, zuhaitzetatik hasita.


  Musika arratsaldero

Arratsaldero musika jarriko da kaleetako giroa alaitzeko. “Ahalegin berezia egin da ekitaldi hau burutzeko”  azaldu dute Udal arduradunek. Arratsaldeak “hilda” zeudela konturatu ziren eta 18:30ak 21:00ak bitarteak herriko kaleak alaituko dituzten musikariak ibiliko dira kalean gora eta behera egunero, ordu horietan.

  Giza dorreak debekatuta

Debekatuta dago giza dorreak egitea eta toki garaietatik jauzi egitea. Urtero egin ohi duten moduan jaiak gizalegez bizitzeko hainbat aholku zabaldu ditu Udalak eta dorre eta jauzien debekua eta arriskua azpimarratu nahi izan du alkateak.

  Sokamuturra guztiak Madalatik aterako dira
Abuztuaren 25ean (astelehena), 27an (eguaztena) eta 29an (barixakua) izango dira aurtengo sokamuturra egunak. Hortaz, eta domekan ez dagoenez sokamuturrarik, guztiak Madalatik aterako dira. Zezenketen inguruko arautegi berriak (ikus, sokamuturra arautu nahi du Jaurlaritzak) ez duela eraginik edukiko baieztatu du Etxeberriak, “orain arte moduan egingo dira” baina 14 urtetik beherakoek erabat debekatuta izango dute sokamuturrean parte hartzea.
 
 Barrakak
Barrakak Leku Ederren eta Aita Agirre plazan kokatuko dira. “Aurten ere ahalegin oso handia egin da barrakak ekartzerko” adierazi du Alfredo Etxeberriak. Etorri behar diren barrakak oraindik ez daude denak zehaztuta, baina iazko ildo berbera jarraituko dute, hau da:
  Leku Eder:
  • Baby-a edo tiobiboa
  • Ohe elastikoak
  • Auto txoke pista txikia
  • Miniscalestric-a: Juan Luis
  • Txiki parkea: konfirmatu gabe
  Caixa Catalunya aurrean:
  • Igela
  • Tiro-pitxoia
  • Helduentzako eltzea
  Merkatu plaza aurrean: Txurreria
 
Klik haundi ikusteko
 
 
Egitarau osoa: San Bartolomeak 2008
Gune Askeko egitaraua (Maalako Jai Batzordea)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko