Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Gauaren tranpetan PDF Inprimatu ePosta
Mikel Olaizola   
2008-07-23 14:41

 

Image
Astean zehar badirudi inor gutxi ateratzen dela kalera gauetan, denok etxean gaudela lotan edo parean tokatutako azken zaborra ikusten.  Baina, argi artean nonahi agertzen dira itzalak; espero ez den tokietan azaltzen da bizitza, desertuan bezala.

 

 Dantzako entseguak amaitu eta etxera bidean atsegin dut Elgoibarko kale estuetan barrena ibiltzea. Ordu horietan herria bereak dituen beste kolore batzuez janzten da, goizean berriz egunerokotasunera itzultzeko. Berriz zarata eta presa artean murgiltzeko.

 Kalean farolak piztuta daude, oraindik esna diren etxeekin batera argi eginez. Merkatu plaza alboko telefonoan hegoaldeko jendea ari da beren herrietara deika; azentu desberdinek markatutako hitzak bidaltzen dituzte itsasoz bestaldera. Taberna batzuk itxita egon arren asko dira oraindik zabalik daudenak. Hauetan ohiko fauna gautiarra, azken tragoa behin eta berriz errepikatuz. Terrazetan, berriz, hurrengo egunean jaiki beharrik ez dutenak kafearen konpainian kontu kontari.

 Bikote batzuk ilargiak oparitutako erromantizismoan musuka ari dira. Beste zenbait bakardadean, Maalako parkean erreka ondoan eserita. Txakurra paseatzen ere ari da inor, zor dio halakorik bere lagunik onena dela dioenak (ez ahaztu erregaloak jasotzea).

 Baina gauak baditu bere tranpak ere, ustekabean harrapatzen nautenak. Ilunetan kolore bizitako argiek sortutako amua baliatuz, kale ertzetan aurkitzen ditut, nire zain. Eta pasatzen naizen bakoitzean beren sarean erortzen naiz, tentazioari muzin egin ezinik.

 Gaur ere, poltsikotik txanponen bat atera eta gosea asetu nahian zulotxotik sartu dut. Baina, eguneroko putada orain ere! Izorratzeko egindako makinak direlakoan nago patata pakete, bollo eta antzekoak saltzen dituzten horiek. Ondo kontrolatzen dute zer egin erori beharrekoa erori ez dadin. Horrela ni bezalako tuntunek berriro ere txanpona sartuko dute eta lehendik garestia den prezioa bikoiztu.

 Inuzente aurpegiarekin itzuli naiz gaur ere etxera, makinek berriro irabazi didaten sentipena arrastaka neramala. Gehien irabazi duena ordea makinen atzean dagoen pertsona izan da, eta horrek eman dit amorru handiena.

 Baina lasai egon sandwich de cangrejo eta alfajor de chocolate, bihar edo etzi berriz egingo dizuet bisita dantzatik etxera gosetuta noanean. Eta ziur egon, orduan ez didazue irabaziko; zuek poltsikoan hartuta itzuliko naiz etxera. Komaidios!

 

 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

titanic...?
malen 2008-07-23 22:27:09
Zeinek esan bihar zestan neri, 
"bai, laster kalian egoten dian makinei 
buruzko testu bat igoko det, eske egixa esan 
aspaldi idatzi gabe nabilela blogian..." 
hain ondo eingo zenduanik. 
beste behin, zorionak Mikel (bizkarreko ikututxuakin batera) 
 
 
ondo segi!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Elkarrizketak


Arnaldo Otegi

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko