Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Elbrus espedizioa: gailurra gaur edo bihar egitea aurreikusten dute Marimendikoek
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Elbrus espedizioa: gailurra gaur edo bihar egitea aurreikusten dute Marimendikoek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-22 09:02
Klik haundi ikusteko
Arrate Zubia, eserita eskumatik lehena.
 
Aurreikuspenen arabera, gaur edo bihar (uztailak 23) egingo dute gailurra Elbrus espedizioan parte hartzen ari diren Marimendi taldeko 20 emakumeek. Beraiekin da Arrate Zubia elgoibartarra. Europako mendirik garaiena da Kaukaso mendikateko Elbrus mendia (5.642 m.).
   


  Uztailaren 15ean atera ziren Marimendiko kideak Loiuko aireportutik Moskurantz. Handik Mineralnye Vodira egin zuten, eta azkenik, Kabardino Balkariako Errepublika autonomora ailegatu ziren.
  Euskal Herriko lagun eta familiartekoekin e-posta bidez komunikatzeko asmoa zeukaten, baina ezintasunaren aurrean, mugikorrez bidalitako mezuen bitartez eman dute espedizioaren berri, egunez egun.
  • Lehen egunak ingurura eta altuerara girotzen eman zituzten. Hala, uztailaren 17an, Cheguet (3.461 m.) mendia igo eta gailurretik Elbrusen handitasuna parez pare lehen aldiz ikusteko aukera izan zuten.
  • Hurrengo egunean, uztailaren 18an, girotzearekin jarraitu zuten Baksan-eko aranean.
  • Elbrusen magalean dagoen Garabashi (3.750 m.) eski estazioko tontorra zapaldu zuten hilaren 19an, eta astelehen honetan Pastukov (4.650 m.) mendia igotzeko asmoa zeukaten.
  • Gaur edo bihar, berriz, Elbrus igotzeko saiakera egiteko asmoa dute. Azken igoeran, 1.700 metroko maldari egin beharko diote aurre. Hotza izango da mendizaleen arerio eta beldur nagusia; hotz handia badago, 200 metroko pareta izoztu egiten da-eta. Orain dela bi urte Madalena Egunean (uztailak 22) ailegatu ziren Mont Blanceko tontorreraino lau bide ezberdinetatik abiatuta, eta aurten ere egun horretan ailegatzea gustatuko litzaieke.
      • Marimendiren web gunean daukazue Elbrus espedizioaren inguruko informazio guztia
  Lotura duten albisteak:
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko