|
Lokutorio bat ireki dute Ubitarte kalean |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2006-11-21 12:20 |
Martxan da Ubitarte kaleko 3. zenbakian ireki berri duten lokutorioa. Atzerritarrei, batez ere, zerbitzua emateko pentsatuta daude lokutorioak. Eskaintzen dituen zerbitzu nagusien artean: telefono dei merkeagoak egiteko aukera, Internet eta atzerrira dirua bidaltzeko zerbitzua daude.
Euskal Herrira gero eta etorkin gehiago iristen ari dira, eta beraiekin batera behar berriak dakartzate. Jatorrizko herrialdean lagatako senide eta lagunekin harremana mantendu edo elkar komunikatzea da gehienen beharrik premiazkoena. Gauzak horrela, Euskal Herriko hainbat herritan sortu dira lokutorioak azken aldian. Gure inguruan, Eibar, Azkoitia edo Bergara moduko herrietan martxan daude jadanik.
Elgoibarko lokutorio edo mintzategia astelehenean (azaroak 20) ireki zuten eta astelehenetik igandera arte egongo da zabalik.
Ordutegia:
11:00 - 14:00
17:00 – 22:00
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
 •Atzerrira merkeago deitzeko aukera
•Cyber-a. Ordenagailuen bitartez, senide edo lagunekin txat bidez komunikatu, e-posta erabili edo Interneten nabigatzeko aukera
•Fax zerbitzua
•Atzerrira dirua bidaltzeko zerbitzua
•Telefono mugikorrak birkargatzeko aukera
•Telefono txartelen salmenta
|
Elgoibar kosmopolita Mike 2006-11-22 08:48:24 Nork esango luke duela urte batzuk; Kebap-a, lokutorioa... asko aldatzen ari da Elgoibar. Kaletik ibiltzea besterik ez dago horretaz konturatzeko. Etorkin asko etorri dira azken urteetan. Beraiek edo beraien semeak web honetan idazteko gai izatea gustatuko litzaidake. Horrela, euren ikuspuntuak eta iritziak ezagutzeko aukera izango nuke/genuke. Elkar ezagutzeko. Etorkin asko eta denbora tarte laburrean etorri direnez, integratzeko behar gutxiago izan dutela uste dut, euren artean moldatzeko moduan baitaude. Hau da nire sentsazioa. Ez dakit zer uste duzuen gainontzekook? | Ondo, baina ... Iturri 2006-11-22 10:48:43 Ondo ikusten dot etorkiņei holako zerbitzuak eskaintzia; hona etori dira baiņa han jende asko laga debe. Oso ondo. Baiņa hemenguekin komunikatzeko tresnak ere eskaiņi behar dizkiegulakuan nago. Hamen dauden bittartian hamenguon artian integratu behar dira. Eskua luzatu behar diegu etorkin markia gero eta gutxiago igartzeko (hori bai, haien izaeria, kulturia, ohitturak eta antzerakuak errespetatuz). Izan ere, hankak hamen izan arren, burua han baldin badaukate, ez dogu ezer ere egingo. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |