Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Inauguratu dute Debabarrenako mendiko bizikleten zentroa
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Inauguratu dute Debabarrenako mendiko bizikleten zentroa PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-18 13:39
Euskadiko hirugarren BTT Zentroa, Gipuzkoako lehena, inauguratu dute Mintxetan, bertan egongo baita Debabarrenako BTT zentroaren harrera tokia. Helburua, turismoa eta natura uztartzea da ingurune paregabe batean. Hamalau ibilbide ditu zailtasunen arabera markatuak.


Klik haundi ikusteko
Zinta mozketa.
Inaugurazio ekitaldian honako agintariak izan dira: Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua; Irune Berasaluce Debegesako presidentea eta Alfredo Etxebarriak, Elgoibarko alkatea. Lehenik, prentsaurrekoan, Debabarrenako BTT zentroari buruzko informazioa eman dute (laster igoko dugu bideoa). Ondoren, ohiko aurreskua eta zinta mozketa egin eta gero, Kirol Udalekuetako umeak eta zenbait begirale ibilbide labur bat egitera abiatu dira bizikletaz. Agintari, kazetari eta gainontzekoek, berriz, hamaiketakoa egin dute.
Zentroaren harrera tokia bisitatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Laranja kolorekoa da, igerilekuen sarreran dago, orain dela bi egun inauguratu zuten tenis pistaren azpian. Hain zuzen, a + b arkitektura (Fernando Ansola eta Jon Bastida) bulego elgoibartarra arduratu da ingurune honen diseinuaz, alegia, tenis pista, BTT zentroa eta uda eta gero eraikiko dituzten bi padel pistak egiteaz.
Aurrekontua: Debabarrena BTT Zentroak 180.000 euroko aurrekontua izan du.
 
BARREN astekariak ere erreportajea eskaini dio BTT Zentroari 663. zenbakian.
  BTT Euskadi Zentroen web orrialdea: centrosbtteuskadi.com

Inaugurazioko argazkiak
Klik haundi ikusteko
Mintxetako futbol zelaian jarritako karpan eman dute prentsaurrekoa.
Klik haundi ikusteko
Ezkerretik hasita, Irune Berasaluce, Ana Agirre eta Alfredo Etxeberria.
 
Klik haundi ikusteko
Agintariaok zentroaren aurrean.
Klik haundi ikusteko
Bizikletak alokatzeko aukera dago zentroan.
Klik haundi ikusteko
Fernando Ansola eta Jon Bastida, arkitektoak.
Klik haundi ikusteko
Erakustaldi bat ere eskaini dute gazteok.
Klik haundi ikusteko
Ibilbideetako bat probatu dute gaztetxoenek.
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 14 bisitari