Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow Mendarok 25. urteurrena ospatuko du jaietan
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Mendarok 25. urteurrena ospatuko du jaietan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-18 09:22
Klik haundi ikusteko
Mendaroko Udala sortu zeneko argazkia (1983)
 
Asteburu honetan hasiko dira mendaroarrak Santana jaietarako motorrak berotzen, izan ere, Asteburu honetan zenbait ekintza egongo diren arren, rock kontzertua esanguratsuena, txupinazoa eta jaien hasiera uztailaren 24an izango da, urtero bezala. Mendaroko herriak 25 urte egingo ditu aurten, eta hori ospatzeko helburuarekin, Santana jaien hasiera berezia izango da. (Egitaraua dauka)


  Mendaroren 25. urteurrena gogoratzeko, orain arte Udalean izan diren zinegotziak eta alkatea izango dira txupinazoan. Horiekin batera, herria sortzeko lanetan aritu zen batzordeko kideak ere, bertan izango dira. Arratsaldeko 18:00etan izango da txupinazoa datorren eguenean (uztailak 24), eta ondoren, luntxa eskainiko dute udaletxean bertan.

  Ikus hemen: 2008ko Santana jaietako egitaraua (pdf)

  Presoekin elkartasun eguna (uztailak 19)
Egitarauan agertzen ez bada ere, uztailaren 19an presoekin elkartasun eguna izango da. Hona hemen egitaraua:
  • 14:30 Herri bazkaria frontoian (apuntzatzeko Ormola, Txirristaka edo E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. )
  • Ondoren, jolasak frontoian: oskolbatze erronka eta txapel jaurtiketa
  • Iluntzean, kalejira bertsolariekin (Julen Zelaieta Nafarroatik eta Eneritz Zabaleta Lapurditik)
  • Gauean, denok txosnetara.

  Jose Manuel Esnal kartelak iragarriko ditu Santana jaiak
Klik haundi ikusteko
 
 Jose Manuel Esnal elgoibartarra izan da Santana jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lehen, umeentzako izaten zen lehiaketa, baina aurten irekia izan da estreinako aldiz. Esnalek dantzarien zapatilak eta fajak irudikatu ditu, Santa Ana elizaren kanpandorrean. Elgoibartarrak 300 euroko saria jaso du.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 15 bisitari