Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Bi talde elgoibartarrek jokatuko dute Futbol txapelketako finala zapatuan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Mediateka


2006-08 Gune askea

Gida komertziala

Bi talde elgoibartarrek jokatuko dute Futbol txapelketako finala zapatuan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-07-17 09:06
Klik haundi ikusteko
Buztangorriak taldea finalera ailegatu da.
 
Iaz moduan, talde elgoibartar batek irabaziko du aurten ere Eskualdeko Futbol 7 Txapelketa, izan ere, finalera herriko bi talde ailegatu dira: LMRD1P eta Buztangorriak. Datorren zapatuan (uztailak 19) jokatuko da finala Mintxetan, 11:00etatik aurrera.
 
 
 
2007ko txapeldunak, Kashima Brewers taldeak ezingo du iazko garaipena errepikatu; finalerdietan, elgoibartarren arteko lehian, 2 eta 4 galdu zuten LMRD1P taldearen aurka. Izen bitxiko taldearen atzean 17-18 urteko elgoibartar gazte talde bat dago.
Beste finalerdian Buztangorriak elgoibartarrek Soraluzeko Soratinaikos taldea hartu zuten mendean, 2 eta 1eko emaitza estuarekin.

  Ekainaren 7an hasi zen txapelketan, eskualdeko 20 talde aritu dira, eta horietako hamar talde elgoibartarrak izan dira. Aurtengoa, Futbol 7 txapelketa antolatu den XI. Aldia izan da, eta txapeldunen artean ez daude talde elgoibartar gehiegi. Iaz eta aurten, baina, fin aritu dira herriko futbolariak.
Hona hemen zapatuan Mintxetan jokatuko diren partiduak:
  • 10:00etan:  Kashima Brewers - Soratinaikos (3.eta 4. posturako partidua)
  • 11:00etan: MLRD1P Buztangorriak (finala)

Lehen edizioko txapeldunak eta txapeldunordeak akorduan 
Klik haundi ikusteko
Lehen edizioko argazki historikoa, 1994koa. Xare (irabazleak) eta Oraiko taldeak elkarrekin.
  Futbol 7ko lehen edizioan, 1994an, Xare taldeak irabazi zuen txapelketa. Urte hartan Elgoibarko Udal Kirol Patronatua zen txapelketaren antolatzaile bakarra eta 44 taldek parte hartu zuten, gehienak elgoibartarrak. Hala ere, aurreneko bi edizioetako irabazlea Debako Xare taldea izan zen. Argazkian, Xareko jokalariekin batera, Oraiko (Alex Zalba, Gorka Sastre, Zigor Cornejo, Iñigo Palomino, Gorka Mugica, Roberto Alonso, Gorka Garate, Haritz Ibarluzea e.a) elgoibartar taldea ere azaltzen da, lehen edizioko txapeldunordeak. Finalean 1 eta 0 irabazi zuen Xarek.
 
  Lotura duten albisteak:
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Aupa Buztangorriak!!!
Hergon 2008-07-18 08:48:01
Ahal juau!!! 
hasierako partido ezkasak eta gero zeinek esango zuen finalera iritsiko ginala?? 
 
Orain irabaztera!! 
 
P.D. Ekipuan argazki bat daukat, nola igo dezaket??
Argazkiak bidaltzeko
elgoibarren.net 2008-07-18 09:19:37
Kaixo Hergon, 
elgoibarren.net@elgoibarkoizarra helbidera bidali dezakezu argazkia eta arduratuko gara gu igotzeaz. Mila esker.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Interes falta
Interesa egongo balitz laister jakingo zen zergatik urtero berdina gertatzen den.
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko