| Madalako parkeko lurrean jartzeko materiala aukeran: Zapaldu, probatu eta eman zure iritzia! |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-07-16 14:54 | ||
|
Gaur inauguratuko da, 2009tik aurrera, herriaren itxura aldatuko duten hiru hirigintza proiektu nagusien nondik norakoak erakusten dituen erakusketa. Irudiak, fotomuntaketak, 10 minutuko bideo bat eta obretan erabiliko diren materialak egongo dira ikusgai Kultur Etxean, uztailaren 31ra arte. Herritarrek, gainera, Madalako parke berrian jarri beharreko zoruaren gaineko iritzia emateko aukera izango dute. Lau material daude aukeran. Herritarrok, herriguneko hiru gune garrantzitsutan: Olasoko errotonda; San Inazio kalea, Santa Ana kalea eta Ubitarte ingurua eta San Frantzisko kalea, Madala eta Pedro Muguruza etorbidea ingurua, egingo dituzten lanak ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita Madalako parkean jarriko duten zoruaren inguruko iritzia emateko ere. Lau aukera daude eta gehien gustatzen zaiguna aukeratu eta gure aukeraketa eta iritzia ontzi batean sartzeko modua izango da. • Erakusketa:
∞ Informazio gehiago:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


































