| Mintxetako tenis pista eta jolas pista balioanitza erabiltzeko moduan dira |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-07-16 14:52 | ||
|
Udal agintariek eta Kirol Udalekuetan parte hartzen ari diren gaztetxoek estreinatu dituzte, gaur goizean, Udalak Mintxetako kirol gunean eraiki dituen bi jolas ekipamendu berriak: tenis pista eta kirol askotariko pista. Uda amaitu eta gero hasiko dira bi padel pista egiteko lanak, tenis pista berriaren ondoan.
Eta barixakuan (uztailak
18) inauguratuko dute Debabarrena BTT Zentrua (mendi bizikletaz ibilbideak egiteko). (argazkiak dauzka)
Eskualdeko lehen jolas pista balioanitza Alfredo Etxeberria alkateak, eta zenbait zinegotzik: Ricardo Garate (EAJ), Eloisa Zubiaurre (EAJ) eta Francisco J. Nuñez (PP), inauguratu dituzte ofizialki tenis pista berria eta kirol askotariko pista. Azken hori, eskualdean jarri duten gisa honetako estreinakoa da, gainera. 70.000 euroko kostua eduki du eta 35.000 euro tenis pistak.
Agintari batzuk teniseko erraketa eskuetan hartzera ere animatu dira. Intentzioa jarri dute, baina benetako abilezia erakutsi duena Jonathan Taborcia izan da. Ondarrutar tenislaria Euskadiko txapeldunordea da, eta lotura berezia dauka Elgoibarrekin, ume koskor bat zela aitarekin batera etortzen baitzen IMHko tenis pistara entrenatzera. Ia tenis pista berriaren laguntzarekin herriko tenislariren bat ateratzen den. Kirol Udalekuetako partaideek adi-adi entzun dituzte Jonatahanen gomendio eta azalpenak.
∞ Lotura duten albisteak:
• Argazkiak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|








































