Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Txalupa bat, itsaso zabalean
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Txalupa bat, itsaso zabalean PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2008-07-16 09:11

Image
Goizeko zortziak aurretik atera naiz gaur bizikletan. Asko ametsetan egongo ziren oraindik, Bilbo aldean enpresariak maletak eskuan, eguneko lehen kafea hartzen. Donostian erretiroa hartutako asko Kontxako badia ikusgarrian paseoan. Arrasate inguruan auto-ilara luzeak. A-8 autobideko langileak ere lanean hasiko ziren. Benidorm eta Kanariak turistek hartuta seguru asko. Eta ni bizikletan, gurean, Mutrikun, etxetik hurbil...

Beti pentsatu izan dut leku paregabean bizi garela, mendiak eta itsasoak zainduta, hiritik hurbil, eta aldi berean urruti. Pribilegioa baita, 7ak pasatxoan esnatu eta 7ak pasatxo direla bizikletan osteratxoa egitea, ez al da ala? Debako bidea isilik zegoen gaur, errepideko langileek agurtu naute, inbidiaz begira aldamenetik. Ulertu dut, ongi hartu ere bai. Gogorra behar du lanean ari zarela jendea aisialdian inguruan ikustea.

Debara ere iritsi naiz, eta kresal usainak hartu gaitu, ni eta bizikleta, bizikleta eta ni. Ez baita besterik txirrindulariontzat: izerdia, pedal-kolpearen zarata eta inguruko usainak. Eta itsasoak hartu nau gaur. Mutrikutik bueltan nentorrela putzu luze-zabalean galdu zait begirada. Txalupek hausten zuten batasun amaiezina, eta guztien artean bat zen nagusi. Txikiena nagusi. Hodeiek hartua zuten itsasoaren gainalde osoa, baina eguzki-izpiak haiekin borrokan, egina zuten ihesbidetxo bat, hain zuzen ere, txalupa txikienaren goialdean. Eta hark gatibu hartu nau, itsaso zabalean bakarrik, milaka txalupaz inguraturik, bakarrik zegoen ontzi txiki horrek. Besteetatik ihesi zihoan, eguzki-izpiei segika. Eta txirrindak itsasotik urruntzen ninduelarik, atzera begiratu besterik ez nuen egin nahi.

Atzo, berriz, Sallobente bailarako ardi eta garo usainak esnatu ninduen. Ez baita besterik korrikalariontzat: izerdia, oin hotsak lurrean eta inguruko usainak.

Baina asteburu askotan Erlo eta Karakateko txori hotsak esnatzen nau. Ez baita besterik mendizaleontzat: izerdia, lur hotsa eta inguruko usainak.

Pribilegioa da esnatu eta korrika, bizikletan edo mendian, gure eskualdeko naturak eskaintzen digun aberastasunak esnatzea. Begiak ireki, besterik ez dugu egin behar.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez