Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Zebra-bide arriskutsua Santa Ana kalean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-15 14:29
  Bizikletan zihoan gizon batek oinez zihoan beste bat jo eta konorterik gabe laga du, Santa Ana kale muturrean dagoen oinezkoentzako zebra-bidea gurutzatzen ari zela. Dirudienez, zebrabidearen erdian dauden zabor edukiontziek ez diote oinez zihoan gizona ikusten laga.

Klik haundi ikusteko
Istripua gertatu den zebrabidea.
 
Oinez zihoan gizonezkoa, 40-50 urte inguruko oñatiarra, konorterik gabe geratu da zartakoaren ondorioz, kaskoarekin buruan jo baitu bizikleta gainekoak; eta anbulantzian eraman behar izan dute. Bizikleta gaineko gizonezkoa ere, Santa Ana kaleko bizilaguna bera, zauritua suertatu da. Besaurrean hartu du min.
 
Gertatutakoaz atsekabeturik eta oraindik sustoa gainetik kendu gabe, lanetik bueltan etxera zetorrela azaldu du bizikleta gaineko gizonak. “Sigmako zubitik nentorren, Antonio Arrillaga kalerantz. Zebra-bidearen parean ez dut kontenedore atzetik atera den gizona ikusi eta bete-betean jo dut”. Berriz antzerako ezbeharrik gerta ez dadin, inguru horretan jarri dituzten zabor-edukiontziek bista oztopatzen dutela-eta, arriskutsuak direla salatu nahi izan du: "oso gaizki daude horiek hor. Errotondatik zatozela edukiontzien altuerak ez du inor zebra-bidea pasatzen ari den ikusten lagatzen eta errotonda barrua ere ez da geratzeko lekurik aproposena".
Klik haundi ikusteko
Lehen planoan errotonda eta atzean edukiontziek erdibitutako zebrabidea.
Klik haundi ikusteko
Antonio Arrillaga kalera sartu nahi duenak ikusten duen ikuspegia.
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zebra-bidea
nahi 2008-07-15 16:56:48
Bai dala arriskutsua zebra-bide hori. 
Kotxian junda ere, "rotondara" irtetzerakuan, ez da oso ondo ikusten goitik kotxian datozen edo ez. 
Ez dakit zeaitxik in zaben aldaketia, baina, uste det ez dabela asmatu.
asto bidea
Gaueko 2008-07-16 10:26:40
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor zerbait gertatu behar zela,zeren arrisku egoera bat baino gehio suertatu dira bertan.Azken aldi hontan "lumbreras" enbat dago herriko zikulazioan arduradun.(piboteak aparkalekuak kentzen...)



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Elkarrizketak


Arnaldo Otegi

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari