| Baltzola anaiak trikitilarien 5 pieza ‘Faborez 02’ diskoan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||
| 2008-07-14 14:00 | ||||
|
Trikitilari gazteak eta betiko errepertorioa batu ditu 'Faborez 02'
diskoak. Lau bikotek parte hartu dute, eta horien artean dira Baltzola
anaiak (Arkaitz eta Oier Baltzola). Elgoibarko bikotearen sueltoko eta
lotutako 5 pieza entzun daitezke diskoan. Trikitixa izeneko pieza daukazue hemen entzungai (bideoa dauka).
Iaz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez izeneko disko bilduma abian jarri zuen, neska dantzara faborez ateratzeko ohiko eskaera baitzen sasoi bateko erromerietan. Eta orain, Faborez 02 izenburupean belaunaldi berrietako jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala uztartu nahi izan dituen diskoa argitaratu dute. Bertan oraindik diskorik kaleratu ez duten bikoteek parte hartu dute. Lau bikote eta 20 pieza Lau bikote bildu dira, soinu eta pandero hutsez eta bikote bakoitzak bost pieza grabatu ditu: guztira, 20 pieza. Grabaketa Jabi Nabarrok egin du Musikorta Estudioan. Dantzarako aproposa Dantzarako aproposa den errepertorio honetan denetariko estiloak aurkitu ahal izango dira: fox-ak, pasodobleak, boleroak eta kunbiak, baita fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak ere.
• Errepertorioa
Faborez 02 diskoan Balbinon martxea kalejira, Asko guru-tzut baina… trikitixa, Katu-kontuek porrusalda, Koldobike fox-a eta Paris baltsa jo dituzte Galdakaoko Urtzik eta Goranek. Laja II eta Narbaiza Urolako bikoteak Euskal futbolaren jaia kalejira, Manolete pasodoblea, Maiteriko-non zaude bihotza tangoa, Gerra kontuak baltsa eta Zazpiki kunbia bildu ditu. Hain zuzen, Narbaiza panderojolea eibartarra da jaiotzaz, baina Elgoibarren bizi da. Bestalde, Zumarragako Garik eta Iñakik Amets-gitarra zahartxo bat kantua, Herriko festak kantua, trikitixa, fandangoa eta Bi neska zaharrantxo handian rantxera jo dituzte. Baltzola anaiak, Urola aldeko errepertorioaren erakusleak Elgoibarko Baltzola anaiek trikitixa, porrusalda, fandangoa, fox-a eta Nire Manolo pasodoblea jo dituzte. Alegia, sueltoko eta lotutako piezak tartekatu dituzte. Zabaleren ikasle izanik Urola aldeko errepertorioaren erakusleak dira. • Bideoa: entzun bideo honetan Trikitixa izeneko pieza. Askotan entzuniko trikitixa hau Zabaleta eta Robertoren grabazio bateko erreplika txiki bat da.
|
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























