Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Baltzola anaiak trikitilarien 5 pieza ‘Faborez 02’ diskoan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-14 14:00
Klik haundi ikusteko
 
Trikitilari gazteak eta betiko errepertorioa batu ditu 'Faborez 02' diskoak. Lau bikotek parte hartu dute, eta horien artean dira Baltzola anaiak (Arkaitz eta Oier Baltzola). Elgoibarko bikotearen sueltoko eta lotutako 5 pieza entzun daitezke diskoan. Trikitixa izeneko pieza daukazue hemen entzungai (bideoa dauka).

 




Klik haundi ikusteko
Diskoaren azala.
Iaz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez izeneko disko bilduma abian jarri zuen, neska dantzara faborez ateratzeko ohiko eskaera baitzen sasoi bateko erromerietan. Eta orain, Faborez 02 izenburupean belaunaldi berrietako jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala uztartu nahi izan dituen diskoa argitaratu dute. Bertan oraindik diskorik kaleratu ez duten bikoteek parte hartu dute.
  Lau bikote eta 20 pieza
 Lau bikote bildu dira, soinu eta pandero hutsez eta bikote bakoitzak bost pieza grabatu ditu: guztira, 20 pieza. Grabaketa Jabi Nabarrok egin du Musikorta Estudioan.
  Dantzarako aproposa
 Dantzarako aproposa den errepertorio honetan denetariko estiloak aurkitu ahal izango dira: fox-ak, pasodobleak, boleroak eta kunbiak, baita fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak ere.  
  Errepertorioa
  Faborez 02 diskoan Balbinon martxea kalejira, Asko guru-tzut baina… trikitixa, Katu-kontuek porrusalda, Koldobike fox-a eta Paris baltsa jo dituzte Galdakaoko Urtzik eta Goranek. Laja II eta Narbaiza Urolako bikoteak Euskal futbolaren jaia kalejira, Manolete pasodoblea, Maiteriko-non zaude bihotza tangoa, Gerra kontuak baltsa eta Zazpiki kunbia bildu ditu. Hain zuzen, Narbaiza panderojolea eibartarra da jaiotzaz, baina Elgoibarren bizi da. Bestalde, Zumarragako Garik eta Iñakik Amets-gitarra zahartxo bat kantua, Herriko festak kantua, trikitixa, fandangoa eta Bi neska zaharrantxo handian rantxera jo dituzte.

 Baltzola anaiak, Urola aldeko errepertorioaren erakusleak
 Elgoibarko Baltzola anaiek trikitixa, porrusalda, fandangoa, fox-a eta Nire Manolo pasodoblea jo dituzte. Alegia, sueltoko eta lotutako piezak tartekatu dituzte. Zabaleren ikasle izanik Urola aldeko errepertorioaren erakusleak dira.
Klik haundi ikusteko
Arkaitz eta Oier, Baltzola anaiak.
Klik haundi ikusteko
Bost pieza grabatu dituzte diskorako. Egin klik irudian letrak handiago ikusteko.

  Bideoa: entzun bideo honetan Trikitixa izeneko pieza. Askotan entzuniko trikitixa hau Zabaleta eta Robertoren grabazio bateko erreplika txiki bat da.
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Quemar despues de leer
Abendua 6, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko