|
Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egingo diote gaur iluntzean |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2008-07-11 16:03 |
|
Ekainaren 20an irten zen espetxetik Juan Mari Mendizabal, 18/98 sumarioan auzipetutako elgoibartarra. Gaur, uztailak 11, ongi-etorria egingo diote Plaza Handian, arratsaldeko 19:30ean.
Iazko azaroaren 30ean atxilotu zuten Juan Mari Mendizabal, 18/98 sumarioan auzipetua. Hamahiru urteko kartzela zigorra jarri zioten elgoibartarrari, baina osasun arazoak direla-eta, behin behineko askatasuna eman diote eta 6.000 euroko bermea ordainduz, herrira itzuli zen ekainaren 20an. Arratsaldeko 15:00ak aldean irten zen Bonxeko (Galizia) espetxetik, eta Elgoibarrera berandu iritsi zenez, Kimetz Elkartean egin zioten Ezker Abertzaleko kideek ongi-etorria. Gaur arratsaldean, Plaza Handian egingo diote harrera, eta ondoren, Kimetzen afaria egingo dute.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |