Herri Eskolako eta Elgoibarko BH Institutuko langileak greba egiten dihardute gaur. STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuek 3 greba-egun deitu dituzte EAEko euskal eskola publikoan. Lanuzteak hilaren 21ean (gaur) Gipuzkoan, 23an Araban eta 30ean Bizkaian egingo dituzte. Hezkuntza Sailaren “utzikeria” eta “negoziatzeko borondate falta” salatu eta lan baldintza hobeak eskatzeko deitu dute greba eguna.
Grebak Euskal Autonomi Erkidegoko 700-800 ikastetxeri eta 200.000 ikasleri eragingo die, ia 25.000 langile izan baitira greba egitera deituak: funtzionarioak diren irakasleak, funtzionarioak ez direnak eta sukaldeetako, garbiketako eta autobusetako langileak. Sindikatuek nabarmendu dute langileen %70etik gora ordezkatzen dituztela eta, «lehendabiziko aldiz», Hezkuntza Sailaren menpe dauden ikastetxeetako langile guztiak deitu dituztela grebara.
EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuen eskaera nagusiak:
• Langile berriak: Ikastetxeetan langile mota berriak sortzea, «ikastetxeetan ikasleen eta gizartearen premiei modu egokian erantzuteko espezialistak eta baliabideak egon daitezen».
• Ordu gutxiago: 55 urtetik gorako irakasleei murriztea ikasleei eman beharreko ikastorduak.
• Egonkortasuna: Egonkortasun hitzarmenari eustea.
• Ratioak: Talde bakoitzeko irakasle eta langile gehiago eta taldeetan ikasle gutxiago.
• Ordezkoak: Ordezkoei udako ordainketa egitea.
• Gaixotasuna: Gaixotzen diren irakasle guztiei ordezkoa jartzea.
• Erosahalmena: Irakasleen soldaten erosahalmenari eustea.
Informazio gehiago
• Berria
• EITB 24
|
GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!! 2006-11-21 16:01:47 Guraso bezela, grebara gehitzen naiz baita ere, lotsagarria da Eusko Jaurlaritzak beraien langileekin egiten duena.Hezkuntza Sailak ez du irakaslegoa pertsona bezela kontutan hartzen, animoak irakasleak diren guztiei! | Animuak 2006-11-21 21:32:53 animuak hemendik be bai irakaslieriiii!! | Hain gaizki? Mai 2006-11-22 10:20:36 Hain gaizki al daude, ba, eskola publikoko irakasleak? Orain arte "primeran" bizi zirela entzun izan dot beti (irakasleren bati ere bai). Zer pasa da, ba? Irakasle-lana badakigu gogorra dela (beste lan asko moduan), baina lanaren trukean soldata onak eta aparteko oporrak dauzkate irakasleek. Eta bi baldintza hauek ez dira lanbide guztietan ematen. | Zuk uste baino gaizkio Iosu 2006-11-22 16:37:56 Beti kontu berdinakin dihardu jendeak.Orain dela 20 urtetik nabil hezkuntza publikoan lanean, eta zin dagizut gauzak zuk uste baino okerrago dihoaztela. Alde batetik esango nizuke, ezer esan baino lehenago ondo informatzeko ze gauza mota eskatzen dituzten irakasleek.Eta horren arabera hitz egin.Hau da, horren arabera, beraien oporreri buruz berba egin, soldatari buruz...etab. Gaur egun irakasleek zuk uste baino gauza gehiago aguantatu beharra daukate eta ez daukate inongo babesik,ez ahaztu gai hau pil-pilean dagoela gaur egun baina orain dela urte askotako kontua da.Eskerrik asko. | Nerea 2006-11-22 17:03:21 Ados nago iosuk idatzi duenarekin.Zuk "Mai" eztakizu zer den mundu hau, eztakizu zenbat ikasle eta guraso aguantaezin dauden.eta zuk bakarrik soldatari eta oporrei begiratzen diezu?Lan mundu hau zaila da oso.batzuk uste duzuen baino zailagoa.haur bat hezitzea ezta broma.mesedez, ondo enteratu gauzena hitz egin aurretik. | 2006-11-23 09:05:23 Irakaslego mundua zaila omen da, ez dot dudarik jartzen, beste edozein alor ere zaila da, oso zaila,ez goaz konparatzen hastera. Informazioa beharrezkoa da, gu informatuta egon gaitezen, informatu egin behar da eta ez umetxoak papeltxo batekin (oso gutxi jartzen duena) bidali. Bakoitzak bere interesak defenda behar ditu, baina ojo!, maisuen kalitateaz jende askok du iritxi berdin xamarra; ondo bizi dira, lan ordu gutxi dituzte... Jende askok horrela pentsatzen badu, zerbait izango da. Hala ere, denok lasai, gai honekin jende asko sutu egiten da eta. Bakoitzak berea defenda dezala, baina ondo pentsau danokin.... | Aurrekoaren erantzuna Joxe 2006-11-23 14:47:25 Aurrekoak idatzi duenarekin ez nago batere ados. Zer da papelitoaren asuntoa?Uneoro informatuta egoten gara gurasoak. Ez dezagun astakeririk esan.bakoitzak berea defenda dezala esan duzu baina aldiberean ez duzu denfendatu direnen iritziak errespetatu. | Errespetu falta nork? 2006-11-23 17:22:01 Nire etxean umeak ekarri didan papertxoari buruz ari naiz, zu ni baino hobe informatua egon bazara, zorionekoa. Nik ez diot inori errespeturik falta, nik neuri gertaturikoa komentatu det papertxoaren gainean. Errespetu falta zurea da, nire iritxia astakeritzat hartuaz. Bakoitzari bere, niri nirea eta zuri zurea. | Nahiko lukete ... Mai 2006-11-23 19:17:32 Gustura hartuko lukete langile askok eta askok, zuentzat hain "okerrak" diruditen lan baldintzak. Bai horixe! Hala ere, segi zuen lan-baldintzak hobetzeko ahaleginean. Zuen eskubidea da. | Mairentzat Amaia 2006-11-23 19:22:33 Mai, nun egiten duzu zuk ba lan?zein da zure sektorea? dirudienez asko gustatzen zaizu irakaskuntza, irasle izatea alegia. Edo ez, oker nabil, zuri benetan gustatzen zaizuna oporrak eta soldata da beste guztia ez duzu ikusten eta. | burutazio batzuk 2006-11-24 09:36:52 Arazoa ez da pertsonalizatzea eta bakoitzak non lan egiten duen jakitea, harira joan behar da eta greba honetan egiten diren eskariek eskola publikoko irakasleen lan baldintzak hobetuko ote dituzten planteatu. Oso zaila da haurrak heztea, horrekin denok gaude ados eta are gehiago gaur egun gizartea dagoen moduan egonda. Irakasleen lana oso zaila da eta "bokazio" haundia behar da horrelako lan batean.Egia esan aldarrikapen gehienak ulertzen ditut nahiz eta "erosahalmena" zer den ez jakin. Halere, eskola publikoan lan egitea da magisteritza bukatu eta lan bila hasten diren irakasle hoien helburua. Lan ordu gutxi, soldata ona, ...lanerako gogo handia? Arlo guztietan bezala, danetik egongo da. Eskola publikoa irakasleengatik doala aurrera eta ez administrazioarengatik, enpresa guztietan bezala, hala da, eta nere ustez hala behar du izan. Aurrera irakasle bokazionalak, zuen lana nahiz eta askotan errekonozitua ez izan, ez bilatu errekonozimendu hori lan baldintza hobeetan, agian ez baitira iritsiko. Ez ezazue utzi irakasleon erretasun hori ikasleengana iritsi dadin, ez baitute merezi. (nahiz eta batzuk bai eh?) | Soldatak eta oporrak? Bai Mai 2006-11-24 10:25:28 Lasai, Amaia, irakasleon ogibidea ez zait batere interesatzen. Eta bai, arrazoia daukazu: irakasleen soldata eta oporrak gustatzen zaizkit, zergatik disimulatu (biak ere nik dauzkadanetik oso urruti daudelako izango da, behar bada). Eta zuei, zergatik gustatzen zaizue hain gutxi zuon soldaten eta oporren gainean berba egitea? Hala ere, San Juanetan irakasle bat baino gehiago etorri izan zait harro-harro zera esaten: "Irakasleok ondo bizi gara; soldata onak kobratzen ditugu eta hauek gastatzeko egun mordo bat daukagu!". Baina, klaro, hau ekainean izaten da, eta ekaina urruti ikusten duzue. | Erosoahalmena 2006-11-24 11:26:42 Zer esan nahi du erosoahalmenak? | Erosahalmena da... The Ekonomist 2006-11-24 12:53:44 Erdarazko "capacidad adquisitivo" izango da hori. Badakik, gastuak soldatak baino handiagoak direnean... erosahalmena behera... diruaren legea. edo horelako zerbait. | Erosahalmena? Iturri 2006-11-24 13:23:55 Nik ez naban enpresariales ikasi, baiņa pentsatzen dot zer izan daittekeen erosahalmena (erosteko ahalmena). KOntua da prezioek gora egitten badebe, baiņa langilliaren soldata bere horretan mantentzen bada, gure erosahalmenak behera egitten dabala. Dios, Kutxara edo Laboralera jun biharko naiz lan eske! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |