Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Canada Day and Mount Grouse PDF Inprimatu ePosta
Angel Ugarteburu   
2008-07-10 09:04
Image
Uztailaren batean ospatzen dute kanadiarrek euren eguna. Hemen, New Westminter-en, Queen’s Park delakoan egin dituzte ospakizunak. Parkearen erdigunean bada kioskoaren antzeko bat eta hantxe izan dira musikariak eta abar.

    Hamabiak aldera egin dute, zeremonia handiz, ekintza ofiziala. Han zen Otawan parlamentari den ordezkari federala; baita British Columbiako gobernuko beste bat ere, herriko alkatea eta beste hainbat hiztun. Dakidan ingeles apurrean ulertu dut agintariok esan duten funtsezkoena: Kanada herri gazte eta anitza da; harro dago multikulturadun izateaz. “ Vancouver inguru honetan 100 hizkuntzatik gora egiten dira. Harro egon behar dugu, etorkizun aberatsa dugu zain eta.

Eguraldi ederra. Bistan dauden mendi elurtuetan pasatu du orrazia brisarak eta giro fresko ederra dago. Egun pasa joan da jendea eta han gelditzen dira gehienak etxetik eramana edo bertan aukeran dagoenetik jaten. 60.000 biztanle inguru ditu Vancouver baino zaharragoa den herri honek; berau zen lehen hiriburua, Canadarekin bat egin aurretik. Herri ederra benetan, Fraser ibai handiaren eskuinaldeako mendi magal leunean. Anaiak dioenez, bera etorri baino urtebete lehenago, 1967an, ospatu zuten  Kanadaren ehungarren urteurrena. New Westminster, 1856an sortua omen.

Bada beste kontu interesgarri bat. Bihar, uztailak 3, kanada osoko kanpaiek batera joko dute, Samuel de Champlain-ek Quebec City sortu zuelako 1608an. Laurehun urte. Ekialdean goizeko 11etan eta hemen 8etan izango da kanpanotsa. Eguzkiak denbora asko behar du lurralde zabal hau zeharkatzen.

Gaur mendira joan gara. Badira Vancouver-etik bista-bistan mendi eder asko (Coast Mountain kate osoa, oraindik elurrez). Hemen dena da handia eta ederra. Herritik asko urrundu barik sartzen zara inork zapaldu gabeko baso itzaltsuetan, hartz beltzak eta beste hainbat pizti bizi direneko guneetan. Capilano izeneko lakuaren gainean dago Grouse (eperraren antzeko txori baten izena) Mountain, funikular eta guzti.

Ia itsasoaren mailatik abiatu gara oinez, gero funikularrez jaisteko. 1.200 m. baino asko gehiago ez ditu, baina aldapa pikoa da. Karakateren zatirik gogorrarenaren parekoa dena. Arbolapean goaz, baina, freskura ederrean. Ia ilunpean, hain dira eder eta handi han berez hazitako zuhaitzok. Capilano parke honetan ikuskizun eta eginkizun asko aurki daiteke: izokinak uretan, grizzly hartza goiko itxitura batean… Elur kiroletarako prestatua dago, iraupeneko eskia barne.
 
 Glenn Greensides izeneko artista batek cider egurrean landutako eskulturak ikusgarriak dira. Ez zen edonor Glenn hau. Basoan lanean urte asko eman ondoren hasi zen bertako egurrez pizti, hegazti eta pertsonen irudiok zizelkatzen. Gaur nonahi ikusten dira parkearen gunean. Cidar ( cedroa?) gorrian eta horian eginak dira gehienak. Egur gogorra eta ustelkaitza da ciderra, batez ere yellow cider delakoa. Zomorroek ere ez dute erasotzen, azido batek uxatzen ditu eta. Horrela ikusten dira lurrean dautzatela ehun urte baino gehiagokoak, oraindik fin. Ez da makala nire “ciceronea”. Anaiari eskerrak ematen dizuet hainbat azalpen; nondik bestela?

                            New Westminster, 2008-07-02
 
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Quemar despues de leer
Abendua 6, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko