Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Auto Klasikoen I. Erakusketa egingo da zapatuan
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Auto Klasikoen I. Erakusketa egingo da zapatuan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-07-09 11:26
Klik haundi ikusteko
30 urte baino gehiagoko 50 auto jarriko dituzte ikusgai zapatu honetan (uztailak 12) Lerun jatetxearen aparkalekuan egingo den estreinako Auto Klasikoen Erakusketan. Horietako hiru auto bi elgoibartarrenak dira, gainera. Herriko kaleak ere zeharkatuko dituzte, eta amaieran, sari banaketaren ostean, haurrentzako magia ikuskizuna ere antolatu dute antolatzaileek.
 


Klik haundi ikusteko
Gillermo Iraegi bere Mercedesa eta Jeep-aren artean, eta Paco Garcia gasteiztarra bere Austin Vander autoarekin.
Araba Clasic Club Gasteizko auto klasikoen elkarteak antolatu du Auto Klasikoen I . Erakusketa, Lerun jatetxearen babesarekin. Guztira 50 bat auto klasiko inguru batzea lortu dute estreinako erakusketarako. Gehienak Araba Clasic Clubeko kideen autoak dira, baina auto klasikoen jabe diren elgoibartarrik ere izango da. Gillermo Iraegik ziurrenik bi auto eramango ditu: Bi lekuko Mercedes 190a (1960koa) eta Jeep bat (AEBtako armadarentzako 1942an sortutakoa). Josemi Gabilondok, berriz, rally eta auto-igoeretan parte hartzeko erabiltzen duen Renault Alpinea eramango du.

Klik haundi ikusteko
Horiez gain, beste hainbat auto ikusgarri egongo dira erakusketan. Besteak beste, Austin Vander Plas Princess DM4 (1964. urtekoa), Citroen Pontom, Ford GTV, Rolls Royce Silver Wraith II, hainbat Mercedes eta zenbait auto ingeles eta amerikar. Denak zaharrak, -orain dela 30 urte baino gehiago sortuak-, baina jabeen mimo, maitasun eta diruari esker lehen eguneko distira mantentzen dute ia. Lau gurpil gainean dabiltzan harribitxiak.

 • Egitaraua:
  • 10:30 – 11:45 Auto klasikoen ailegaera Lerun jatetxeko aparkalekura.
  • 11:45 – 13:45 IMHko Erreminta makinaren museoa ikustera bisita gidatua eta herriko kaleetatik itzulia. Ibilbidea: Txarriduna, IMH, San Roke, Trenbide kalea, Usua, Plaza Handia, San Bartolome, Plaza Txikia, Nadala eta Lerun.
  • 13:45 – 18:00 Autoen erakusketa Lerun jatetxeko aparkalekuan.
  • 16:00 Sari banaketa
    -Autorik bereziena
    -Autorik dotoreena
    -Autorik zaharrena
    -Kirol-auto onena
    -Hobekien zaharberritutakoa
    -Elgoibarrera iristeko distantzia luzeena egin duena
  • 16:30 Haurrentzako magia ikuskizuna eta umeentzako ezustekoak
Klik haundi ikusteko
Gillermo Iraegi elgoibartarra Mercedes 190 autoarekin.
Klik haundi ikusteko
Orain dela 48 urteko luxua.
Klik haundi ikusteko
Paco Garcia gasteiztarra Austin Vander Princess DM4 ikusgarriaren ondoan.
Klik haundi ikusteko
1942ko Jeep-arekin




 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 9 bisitari