| Informazio teknikak eta segurtasuna Interneten: manualak IMHren eskutik |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-07-07 14:17 | ||
|
IMH Webgunean manual batzuk sortuta dauzkate: Interneten informazioa
bilatzeko eta sindikatzeko teknikak eta Oinarrizko Segurtasuna
Interneten. Eta orain euskaratu egin dituzte.
Birusen aurkako erremintak, nabigatzailea eta posta bezeroa, nola eduki Windows eguneratuta, programa espioiak, firewall/Suebakiak, Spam/zabor-poltsa, edukien iragazkia... horiek eta beste hainbat argibide informatiko jarri dituzte sarean eta euskaraz. Internetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Miren web cunean zenbait kontu aztertu dituzte: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.
SEGURTASUNA
Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Manualean horri buruzko hainbat nozio aurki daitezke: Antibirusak, Spyware-Programa Espioiak, suebakia, nabigatzailea, spam-zabor posta, pishing-keylogger-pc zombie…
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























