|
Aterqueens izeneko diskoa argitaratu du Aterkings taldeak. Rock & roll garajero eta indartsua da Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin atera berri duten diskoan entzun daitekeena. Martxelo Mendizabal eta Alberto Gonzalez elgoibartarrek eta Markinako musikariek osatutako taldearen bigarren diskoa da.
Iker Barandiaran kazetari eta musika adituak idatzi duen testuak ederki azaltzen du Aterkings-ek Aterqueens erditzeko bizi duten transformazioa:
ATERKINGS “Aterqueens”
Bigarren lan honetan Elgoibar eta Markinako musikariek aterkina guztiz zabaldu eta euren barruko sena azaleratu dute auzotarrek zer esango duten jaramon egin gabe. Hain zuzen ere, Euskal Herri barru-barruko autoktonoenetik, zigarro-puruaren ke eta apustu usaineko frontoietatik, patxuli usaineko larruzko eserleku glamourosoetara pasa dira ziztu baten, plataformak eta leopardo-mallak gainean jantzita. Ez dute inolako lotsarik eta ez dute ahaztu, beste askok egin duten bezala, rock-and-rolla ondo pasatzea dela. Hori dute premisa nagusiena.
Hala, hamar kantu berri aurkeztu dizkigute eta esentzian ez dute helburua aldatu, ostia txarreko punk-rocka dute-eta oinarri nagusi. Diskoa Kike Turmixi dedikatu diote eta hori ez da kasualitatea izango, Pleasure Fuckers taldearen “Ripped to the tis” asmo-aitorpena bertsionatzeaz gain, debatar hark gidatutako taldearen amorrua eta gitarrak bereganatu dituztelako. Horrez gain, Ramonesen, Sonics-en, Stoogesen eta punk-rockaren bestelako ikono sinesgarrien aztarnak antzematen dira; harira doazen seinale.
Ia kantu guztietan euskaraz abesten dute eta hitzei dagokionez ez dute ezer asmatu, baina ez dago tontakeriarik: batez ere neskei abesten diete –gaiztoei, desiratakoei, denbora alperrik galtzen ez dutenei…- eta baita edanari, auzoko txuloei, etsaiei eta meteoritoei (¡!), besteak beste.
Iker Barandiaran
Aterkings dira:
Iñigo Goikoetxea Ahotsa Mikel Txurruka Gitarra eta koroak
Iker Etxebarria Baxua eta koroak Martxelo Mendizabal Bateria Alberto Gonzalez Gitarra eta Hammond organoa
ATERKINGS Vs Aterqueens GH- 107 CD
1. Ez nauzu atrapatuko 2. Meteoritu 3. Dance tonite 4. Bakarrik gatuko za 5. Chulo del barrio 6. My baby only wants to dance 7. Lau hormen artean 8. Ripped to the tits 9. Laugarren lainoa 10. Lista negra
|
Oso ona portada hori! Joey Ramone 2006-11-22 16:39:22 Ez dut Aterkinsen musikarik entzuteko aukerarik izan, baina portada bezain originala bada, ez da gaizki egongo. Parre ederrak botako zituzten argazki horiek ateratzen, eta baita karakterizazioan ere. Hori da itxuria. A ze beldurra Plaza Txikiko kallejoian hauetako batekin gurutzatuz gero. 3. mailako travesti dekadente gisa etorkizun handia daukazue... guapas! | A ze martxa... Itziar 2006-11-23 20:51:28 Zelako martxa dakan diska honek. Flipantea da, eta diseinua...buahh! kanpeones! | Eta Elgoibarrren noiz... Leire 2006-11-23 20:55:11 Nire mutilak komentatzen dabanez, hauek aukera gehiago dauzkate E.H.-tik kanpo hemen barruan baino eta Espainian mugitzen diren horietakoak dira. Noiz joko dute Elgoibarren? | Rock! Irizar 2006-11-24 12:32:07 epa! ze portada, buahhh! incredible! Eta barrukoa zela sonetan dau?? | Kontzerturik ez Elgoibarren elgoibarren.net 2006-11-24 13:26:24 Leireren galderari erantzunez: "Aterkings" taldeko Alberto Gonzalez elgoibartarrak jakinarazi digunez, abenduaren 30ean egingo du taldeak disko berriaren aurkezpen kontzertua. Markinan izango da, "Uhagon" kultur aretoan (22:00). Elgoibarren ez ei dute kontzerturik emateko asmorik edo aukerarik, oraingoz. Elgoibarko Gaztetxean duela 4 bat urte jo zutela azkenengoz gogorarazi digu. Momentuz atera zaizkien kontzertuak nahiko hurrun izango dira: Gorliz, Madril, Santander... Hortaz, Markinakoa izan daiteke talde hau zuzenean ikusteko aukerarik aproposena. | Pena bat! Lur 2006-11-24 13:32:07 Pena bat, benetan! Ez dakit zer musika klase joten duten, baina planta hori ikusita neuk ere gustura ikusiko nituzke Elgoibarren. Igual, eskaera asko jasotzen badituzte animatuko dira, ezta? Neu izango naiz lehena etortzeko eskaria luzatzen. Besterik? | pare bat arraultz! Markeliñe 2006-11-24 13:44:05 Fangorian antzeko musika eingo dabe, fijo. Baina hauek zer diz, atzelarixek? jope, fuertia eta pare bat euki bidabe hala azaltzeko...de Dios! | Onak Onak! sare 2006-11-24 20:23:13 Entzun izan dot diskua, ta oso entzunterreza, belarritxik gustora sartzen dan horietakua. Aupa aterQUEENS!! | nik ere erosi det zalditxo 2006-11-25 00:09:09 oso ondo dau diskoa, musika landua dao. tekletan batez ere kalidadia dauala argi, eta esaten dabenez kantantia crack bat da.Hori Martxelo! | super stars Jabi 2006-11-25 11:54:56 jope, dotoria portadia. Lehengo astian Bilboko Elkar Megadendako eskaparatian ikusi naban...! eta elgoibartar bi hauek, formal itxura bazuten ere...Alberto hori beti izan da baziloia baina Martxelo??? | aupa zuek Mikel 2006-11-25 22:20:39 aupa zuek! | Martxelo! Buentor 2006-11-26 15:50:44 Martxelo, Langarrikua...jajajaja! Ze ona. Hori tipua, hori! | Noizko Madrilen? Ainara 2006-11-26 19:50:09 Aupa zuek! Noizko ibiliko zerate Madril aldian???? Besarkada fuerte bat desde los Mandriles! | Bilbon bikain Six Vicious 2006-11-29 23:11:16 Tipo hauek maixu dira taula gaiñean. Kantantiak iggy Pop ematen du eta musika kriston energi-rock-a da. Unamuno plazan ikusi nituen eta hura beteta zegoen eta euria ari zen... ba hoixe! | AMEN INGURUAN BE BAI GOLDEN RICHI 2006-12-14 16:16:55 bilbon jotzen dabe eneruan eta martzuan uste dot arrasaten jotzen dabiela. Lelengo diskua oso oso makarria da eta bigarrena be alakua izetia espero dot. Gañera zeiñen teloneruak izenda daozen jakinda... |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |