Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Asier Etxaniz arrow Praileaitzetik dator notizia
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2010

Gida komertziala

Praileaitzetik dator notizia PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-07-03 22:47
Herenegun hitzaldia eman zuten Javi Castro eta Diego Mendozak Praileaitzeko egungo egoerari buruz. Azken hilabeteetan aldaketa nabariak izan dira bertako harrobiearen ustiaketan, une honetan ibaia inguratzen duten lurren lehenengo 100 metroak ezin baitira ikutu, kobazuloa babesean geratzen delarik. Honako argazkian klik eginda ikus daiteke babes eremua gutxigorabehera.

Klik haundi ikusteko

Harrigarria da, baina istituzioetatik eginahalak egin dira harrobiak bere lanari jarrai ziezaion. Ez kultura sailak, ez ingurugiroarenak, ez Debako Udalak lortu dute (nahi ere ez) ustiapena geratzerik. Mutrikuko Natur Taldearena izan da azkenean balentria. Hona hemen gai honetan konpetentziak dituzten istituzioen zerrenda:

Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Saila (Uren Zuzendaritza)
Eusko Jaurlaritzako Industria Saila (Meategien zuzendaritza)
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila (Kultur Ondarearen Saila)
Ingurugiro Ministerioa (Direccion de Costas)
(Espainiako) Gobernuaren Delegazioa
Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Saila
Debako Udala

Azkenean Madrileko ministeriotik etorri da konponbidea. Ley de Costas delakoak, itsas mareak heltzen diren lekuetan, 100 metroko babesa ezarri eta era horretako ustiapenak galerazten ditu. Beraz, Praileaitzen 2002. urtetik ari dira legez kanpo lanean.

Borondatea izanez gero, ez da legerik behar izaten. Kasu honetan bailarako herritar talde batek baino ez du erakutsi borondatea. Danbatekoak, hitz txarrak, politiko gor eta ustelak, funtzionario ezjakin eta alferrak, zer ez dute gainditu behar izan! Espero dagigun beranduegi ez izatea, kobazuloan pitzadura zenbait azaldu dira eta. Lortutakoa handia da, garaiotan nekez irabazten zaio hormigoiaren kofradiari, baina asko dago egiteko. Orain babes eremutik kanpo dagoen guztia xehetu nahi dute eta ondo ondoan dago Hospitale baserria, monumentu gisa izendatua dagoena eta erdi aroan erromesak sendatzeko erietxea izandakoa.

Hona hemen inguruan aztarna arkeologikoak dituzten haitzuloen mapa:

ImageHost.org

Bailara honek ez omen dauka munduan parerik. Dena dago industeko eta ikertzeko, ez dakigu haitzulook zer ezkutatzen diguten baina bai badakigu inguruotan harrobi berri baterako mendi aproposaren bila dabiltzala. Mutrikuko portua erdi egina, bertarako errepide berriaren lanak hastear, kare harria behar dute erruz, hormigoia, Pasaiako portu berriko zimenduen lanak bertatik hornitzeko.

Goiko mapak erakusten duen panorama ikusita, tristea da gero, kareharria besterik ez erdiestea. Askoz gutxiagorekin egiten dituzte batzuk Dinosauro parke, interpretazio zentru, ikerketa gune eta abarrak.

Zertan ibili Gugenheim-ak asmatzen, errepikatzen eta ordaintzen. Bat eta nahikoa. Gugenheimarenak baino pareta okerrago eta ilunagoetan daukagu guk ezkutatua arterik arteena.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 84 bisitari