|
Altzola auzoan N-634 errepideak sortzen dituen trafiko arazoei "lehenbailehen" konponbidea emateko eskatu du beste behin Altzolako Zubibai elkarteak. Eurek esandakoaren arabera, 2003tik 2007ra lagun bat hil eta beste 49 zauritu dira trabesia horretan.
Garraio eta Herri Lan zuzendaritzaren datuak plazaratu ditu Altzolako Zubibai elkarteak. Txosten horren arabera, 2003tik 2007ra lagun bat hil eta beste 49 zauritu dira trabesia horretan, eta ondorioz, abiadura murrizteko lanak lehen bailehen hasteko eskatu diote Udalari. Alfredo Etxeberria alkateak 2011rako obrak bukatuko dituztela erantzun die, baina Zubibaiko kideentzat, epe hori urrun geratzen da, eta epe motzerako eurriak hartzeko eskatu dute: "Datorren urterako semaforo bat, auzorakosarrera-irteera eta trabesia eginda egon beharko lukete", adierazi du Alfonso Rubio Zubibaiko kideak.
Azpiegiturako diputatuarekin bildu zen pasa den maiatzean alkatea lankidetza hitzarmena sinatzeko. Altzola paretik trafiko handia pasatzen dela berretsizuten Foru Aldundiaren ikerketek, baita gidariak abiadura handian joaten direla ere. Autoen gehiegizko abiadurak sortzen duen arriskua gutxitzeko errepidea estutzea da Diputazioko teknikariak aztertzen ari direnirtenbideetako bat.
Tren geltokia
 Zubibaiko zenbait kide. Zubibai elkartekoek pasa den maiatzaren 26an egin zuten bileran Altzolako tren geltokiaren gainean ere egin zuten berba alkatearekin. Altzolakobizilagunen ordezkarientzat, ez da nahikoa auzotik pasatzen diren 32 trenetatik zortzi bakarrik geratzea geltokian. Euren ustez, Euskotrenek zerbitzua gehitu beharko luke. Iñigo Palomino elgoibartarrak zuzentzen duen erakundearen arabera, autobus bidez zerbitzu hori hornitzen dute dagoeneko, izan ere, eskaera bera murritza dela gaineratu du. Alfonso Rubiok hitzetatik ekintzerara pasatzeko eskatu dio Euskotreni.
Logotipo lehiaketa
Zubibai elkartearen logotipo lehiaketak badu irabazlea. Bost lagunek hartu dute parte guztira, eta Arantza Endeiza izan da irabazlea. 100 euroko saria eta Zubia jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi ditu.
|
Eskatzia erretza da Trachurus 2008-07-02 15:16:46 Nik ere, nere etxe azpian trena,autobusa, barkua eta abioia nahi ditxut bost minututik behin eta, hori bai, obrak gaur arratsalderako amaitzuta, eh! Hori bai, oso arrerapausu garrantzitsu beitxantzen jata Altzola parian errepidia estutzia. Ni, ordia, urrutixao jungo nintzake: larreteria kentzen badogu ez da istripu arriskurik egongo eta arazua konponduta geratuko da. | Trachurus-i Martija 2008-07-07 14:19:23 Benetan dibertigarria eta ironikoa zara, Trachurus. Zorionak! Non ikasi dituzu arte horiek? Asko kostako zitzaizun, ezta? Balio al dizute bizitzan aurrera egiteko? Farre asko egiten al dizute lagunek holako umore errezarekin? Hobe zenuke bakean dagoenari bakean uztea. Jakizu tren eta autobus geltokiak badirela Altzolan, eta erabiliak izateko egin direla: min ematen dizute, inbidia sortzen dizute besteren lorpenek ala? Portua ere izan zuen Altzolak garai batean, baina holakoak zuri utziko dizkizut: ea etxe ondoan portu on bat eta aireportu on bat egiteko modua duzun, eta ea lortzen dituzun zuretzat eskatutako garraioak! Nik ez dut ezer esango horren kontra! | Martijari Trachurus 2008-07-07 16:15:15 Ez dakit konturatu zeran, baina nik bai, nik esan dot Alzolan horrenbeste gauza ez diala bihar. Eskatzia libre da, baina nere zergekin ordaintzia gaizki beitantzen jatala esatia ere libre izango da, ezta? Zeinena dala uste dozu udaletxiak darabilen dirua? Altzolan enbidixia? Ez motel. Kontra ere, noski, ez daukat ezer, baina gehixegi eskatzen dozuela uste dot. Auzuan alde lan eitxia oso ondo ikusten dot, baina horrek ez du esan nahi eskatutako dana eman bihar jatzuenik. Diru hori hobeto erabili leikela uste dot. Eta bakian dauana bakian lagatze hori? Amenazua al da? Horrek dia zure "artiak"? Edarki gabizak, orduan. Ikasieik kritikak jasotzen. | Trachurus-i berriz Martija 2008-07-08 08:19:23 Trachurus-i berriz Ez duzu asko behar, Trachurus, ondo, xuabe eta hobe beharrez esandako gauza batetik amenazua ikusteko. Inoiz ez naiz izan biolentzia zalea, eta orain ere ez nuen izan nahi (eta uste dut oso bitxia eta "bihurria" dela amenazua susmatzea nik esandakotik). Gainera, Trachurus, gauzak esateko modu asko dago, eta kaminoa kentzearena eta abioiarena eta, ez dakit ba nik nola hartu, iraintzat edo trufatzat ez bada. Altzolarrek, beste auzoetakoek bezala, legezkoak diren gauzak eskatzen dituzte, nik uste (Txankakua zubiko trafikoa berrantolatzearen alde nik ere emango dut aldeko batua, istripuak ebitatzeko, baina utziezu Zubibaikoei Altzolako istripuei etab arazoei aurrea hartzen): zuri ere utziko dizut nik zure auzoak edo inguruak behar duena eskatzen, ez naiz inoiz horren kontra azalduko: zentzuzkoa eta legezkoa den bitartean, aurrera. Udalak du eskumena zure zergak nola banatu erabakitzean, eta ez zuk; zuk nahi baldin bazenu horretarako eskumena, badakizu zer egin: aurkeztu zaitez hauteskundeetara, eta, boterea lortzen baduzu, erabaki ezazu zeuk (partiduen legeak ez baldin badizu uzten, hemen naukazu, zu aurkeztu ahal izatearen aldeko botua emateko). Hor dago aldea, Trachurus; hor dago aldea. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |