Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Udala arrow 2007-2011 Legealdi Plana onartu Udalak
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

2007-2011 Legealdi Plana onartu Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-07-01 08:50
Klik haundi ikusteko
 
EAJ, EA, PSE-EE eta PPko zinegotzien aldeko botoekin (EB-Aralarrek kontra bozkatu zuen) datozen hiru urteetan Udaletik egingo diren azterketak eta jarduerak jasotzen dituen Legealdi Plana onartu du osoko bilkurak. Aurrekontuaren %30a erabiliko dute plana gauzatzeko.
 

 

2007-2011 Legealdi Planak hogei lan arlo desberdin jasotzen ditu. Besteak beste, Kultura, Euskara, Garapen urbanistikoa, Gizarte zerbitzuak, Emakumea, Hezkuntza eta Gazteria arloko gaiak jorratzen dira bertan, eta datozen urteotan egin beharreko lanak aipatzen dira txostenean. Alderdi politikoak martxo inguruan hasi ziren txosten hori prestatzen, eta dagoeneko lau bilera egin dituzte. Horretaz gain, alderdi politiko bakoitzak bere ekarpenak egin dizkio planaren ardura daukan enpresari. Bilera eta aportazio horietatik atera da osoko bilkurak onartu duen txostena.
EB-Aralar kontra
Unai Zulaikak hitz egin zuen EB-Aralarren izenean, eta euren ustez planak dituen hainbat akats aipatu zituen. Hasteko, enpresa pribatu bat kontratatu eta hainbeste diru gastatzeko beharrik ez zegoela aipatu zuen. Bere ustez, alderdi politikoek egunero egiten dituzten ekarpenak jasotzea nahikoa izango litzateke. Horretaz aparte, gaiak ondo landu gabe daudela adierazi zuen: "Ez da proiektuen kostu ekonomikorik azaltzen, eta ez da gauzatzeko eperik zehazten".

PSE-EE eta PP alderdiek aldeko botoa eman zioten Legealdi planari. Ovidio Campello (PSE-EE) gustura agertu zen, eta txostenean jasotzen diren proiektu gehienak alderdi sozialistak eginikoak direla esan zuen. Hala ere, ostegunetako merkadilloa herria ekartzearen gaia faltan bota duela adierazi zuen. Javier Nuñezek (PP), bestalde, bere ekarpen gehienak Legealdi Planetik kanpo geratu direla adierazi arren, aldeko botoa eman zuen.

Mikel Ibañezen aldeko mozioa

Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Ezker Abertzaleak Mikel Ibañezen egoera salatu eta egoera larrian dauden presoen eskubideak errespetatzeko mozioa aurkeztu zuen, baina osoko bilkurak ez zuen bozkatu. EAJk mozio alternatiboa eraman zuen batzarrera, eta osoko bilkurak onartu egin zuen.
 
 
Ricardo Garate Hirigintzako zinegotzi
Ekainaren 4an Jon Zubiaurre Hirigintza Saileko zinegotziak baja hartu zuen, eta anatza denez, bere gaixotasuna luzerako izan daiteke. Hirigintza Sailak egun osoz lan egingo duen pertsona behar duela azaldu zuen alkateak. Aurrerantzean, beraz, Ricardo Garatek hartuko du Hirigintzaren ardura.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko