Marka eta errekor guztiak apurtu ditu aurtengo Karakaterako Igoerak: denborarik onenarena, partaidetzarena eta baliteke ikusle kopuruarena ere. Aritz Kortabarria irabazlea 29 minutu justuan iritsi da Plaza Handitik (42 m.) Karakateko tontorreraino (764 m.). Susoren errekorra 43 segundutan hobetu du 24 urteko arrasatearrak. 38 lagunek parte hartu dute guztira, Pilar Arriola izanik emakume bakarra.
1997tik Jose Mari Fernandez "Suso" elgoibartarraren esku zegoen errekorra (29:43) gainditu du Aritz Kortabarria arrasatearrak. Bidea ez ezagutzea ez da oztopo izan. Bai, ordea, Ionut Zinka, Gasteizen bizi den jatorri errumaniarreko mendi korrikalari ezagunarentzat. Pare bat aldiz galdu ostean, hirugarren postuan iritsi da, proba irabazteko faboritorik argiena zirudiena.
Duela bi urte proba irabazi zuen Josu Arregi azpeitiarrak hartu zuen probako burua hasieratik eta halaxe egin zuen biderik gehiena. Azken txanpan, Karakateko antena bistaratu denean, laga du atzean Kortabarriak azpeitiarra.
20 elgoibartar eta 18 kanpotar
Aurten inoiz baino antxintxikari gehiago etorri dira Euskal Herriko txoko guztietatik. 38 partaideetatik 18 Elgoibartik kanpokoak ziren. Kopuruan bakarrik ez, kalitatean ere igarri da, sailkapen nagusiko lehen lauretan ez baita elgoibartarrik ageri.
Emakume bakarra
Lehen elgoibartarra, Ibon Gabilondo, 5. postuan iritsi da (32:02). Bere marka pertsonaletik 2 segundura geratu da Gabilondo. Pilar Arriola, berriz, parte hartzera animatu den emakume bakarra izan da. Urte batzutan parte hartzeke egon ostean, berriz itzuli eta marka polita (40:46) egin du. Jose Mari Fernandez "Suso"ren 6. postuak ere aipamen berezia merezi du. Urteak pasa arren, Susok bere maila ematen jarraitzen du.
Partaidetza Errekorra
38 lagunek parte hartu dute aurten, inoiz izan den partaidetzarik handiena. Iaz 30 lagunek egin zuten igoera.
13. Karakaterako Igoera (Sailkapena)
| Postua |
Izen Abizena |
Herria
|
Denbora
|
|
1
|
Aritz Kortabarria |
Arrasate
|
29:00
|
|
2
|
Josu Arregi |
Azpeitia
|
29:18
|
|
3
|
Ionut Zinka |
Gazteiz
|
30:05
|
|
4
|
Mikel Navarro |
Urretxu
|
31:01
|
|
5
|
Ibon Gabilondo |
Elgoibar
|
32:02
|
|
6
|
Jose Mari Fdez. "Suso" |
Egoibar
|
32:19
|
|
7
|
Iñigo Ortuoste |
Elgoibar
|
32:32
|
|
8
|
Julen Garitano |
Antzuola
|
32:36
|
|
9
|
Joseba Tobar |
Tolosa
|
33:01
|
|
10
|
Haritz Arrieta |
Elgoibar
|
33:27
|
|
11
|
Jon Revert |
Elgoibar
|
33:32
|
|
12
|
Igor Urionabarrenetxea |
Aulestia
|
34:00
|
|
13
|
Jose Cruz Montes |
Elgoibar
|
34:00
|
|
14
|
Jose Antonio Ruiz del Rey |
Elgoibar
|
34:23
|
|
15
|
Igor Rey |
Mendaro
|
34:43
|
|
16
|
Joseba Belazquez |
Oñati
|
35:12
|
|
17
|
Igor Agirregomezkorta |
Elgoibar
|
35:37
|
|
18
|
Carlos de Cos |
Plaentxi
|
35:44
|
|
19
|
Asier Orbea |
Elgoibar
|
35:46
|
|
20
|
Javi Basaldua |
Elgoibar
|
36:13
|
|
21
|
Ibon Serrano |
Elgoibar
|
37:11
|
|
22
|
Sabin Zenarruzabeitia |
Aulestia
|
37:33
|
|
23
|
Xabier Lasa |
Andoain
|
37:40
|
|
24
|
Josu Orbea |
Elgoibar
|
37:45
|
|
25
|
Antton Alberdi |
Elgoibar
|
37:53
|
|
26
|
Ibon Villanueva |
Elgoibar
|
38:16
|
|
27
|
Diego Makarro |
Zarautz
|
38:21
|
|
28
|
Gorka Tornos |
Plaentxi
|
38:31
|
|
29
|
Ignacio Perez |
Elgoibar
|
38:52
|
|
30
|
Eduardo Uribe |
Elgoibar
|
39:16
|
|
31
|
Javi Garduño |
Anoeta
|
39:41
|
|
32
|
Andoitz Agirregomezkorta |
Elgoibar
|
40:08
|
|
33
|
Mikel Elizburu |
Plaentxi
|
40:40
|
|
34
|
Pilar Arriola |
Elgoibar
|
40:46
|
|
35
|
Roberto Garcia |
Elgoibar
|
41:49
|
|
36
|
Javier Oñederra |
Elgoibar
|
41:51
|
|
37
|
Jose Luis Diez |
Ormaiztegi
|
42:11
|
|
38
|
Bittor Kortabitarte |
Deusto
|
47:23
|
Aitzol Arriolari omenaldia
Karakaterako igoeraren sari banaketa egin ostean, Morkaiko Mendizale Elkarteko oraingo eta lehengo kideek omenaldi txikia eskaini zioten egungo presidenteari, Aitzol Arriolari. Morkaikoren eta mendizaletasunaren alde eginiko lana eskertu zioten bertaratutakoek. Omenaldiak ezustean harrapatu zuen protagonista, isilpean prestatutakoa izan zen-eta. Esker oneko berba batzuk irakurri ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu eta piolet bat oparitu zioten Arriolari. Pako Iriondok, 18 urtean Euskal Mendizale Federakuntzako presidentea izan den elgoibartarrak eman zion eskura pioleta eta lore sorta.
ARGAZKIAK
|
Zorionak Pilar Arriolari Ikusle bat 2006-11-19 21:56:56 Zorionak Pilar Arriolari ere. Nik dakidanez, txapela ere jaso zuen baina aipamenik ez du izan berri honetan. | Karakateko igoera Eduardo Uribe 2006-11-20 11:03:54 Karakateko igoera antolatu dutenei zorionak eman nahi nizkieke egin duten lanagatik! Eskertzekoa da baita ere igoeraren zehar animoak ematen egon diren pertsona guztiei. Mila esker guztioi! | 38 lagun! Lur 2006-11-20 11:24:10 Baiņa, ez al zan, ba, gogorra Karakatera ixotzia?! 38 lagun! Eta ixa danak 40 minututik behera?! Neu ere hasi bihar naiz datorren urterako preparatzen. | Hori da sasoia! B.J 2006-11-20 18:21:45 Karakate aldera eguraldi onakin eta lasai asko igotzea besterik ez eta zertan dabiltza hauek antxintxiketan? Alde edarra goixan bokadillua jan da Atxolin aldera ibiltzen lasai lasai jutia.Ez al da ala? | Gauzak ez dira zuriak ala beltzak Mendizale 2006-11-20 19:10:01 Hi BJ, probokatzeko goguakin ikusten zaitut. Bien, bien. Nik uste dot batak ez dabala bestia kentzen. Urtian behin antxintxika Karakatera igo arren, urteko gainerako egunetan, lasai asko igo, bokadillo galanta jan eta txorien kantuak entzunez siesta edarrak ere bota leizke, ezta? Bestiek eitxen dabenaz gehixegi arduratzen haizela beitxantzen jatak. | Barkatu! B.J 2006-11-20 22:34:24 Zu zenbagarrena geratu zera ba? Lortu al dozu aurreko urteko markia mejoratzerikan? Hurrengo urtian ia lortzen dozun pare bat segundo bajatzia behintzat. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |