Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Haize berriak hileko azken zapatuko feriarentzat
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Haize berriak hileko azken zapatuko feriarentzat PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-06-24 13:36
Klik haundi ikusteko
 
Udalak, Debemenek eta herriko hainbat baserritarrek indarrak batu dituzte “hilzorian” dagoen hileko azken zapatuko feria berrindartzeko asmoarekin. Hainbat bilera egin ondoren feria zulotik ateratzeko proposamenak probatzen hasiko dira. Lehen saiakerak zapatu honetako (ekainak 28) ferian ikus ahal izango dira.

Klik haundi ikusteko
Udala, Debemen eta Lagun Arteako ordezkariak.
1782an sortu zen Elgoibarren hil bakoitzeko azken zapatuan nekazaritza eta abeltzaintza feria egiteko ohitura. Urteen joanarekin Elgoibarko feria erreferente bilakatu zen Elgoibar eta inguruko herrietako (Markina, Deba, Mutriku, e.a) baserritarrentzat. Sasoi horiek, tamalez, aspaldi joan ziren. Egoera ikusirik, Udalak, Debemenek (Debabarreneko landa garapen elkartea) eta herriko hainbat baserritarrek indarrak batu eta hileko azken zapatuko feria berrindartzea lortu arte irtenbide ezberdinak probatzea erabaki dute. “Feriari irtenbide bat topatu arte probaketa ezberdinak egingo ditugu, funtzionatzen dutenak indartuz eta besteak baztertuz” aurreratu du Peio Rubiok.
Alabaina, feriaren benetako helburua, “salmentak sustatzea” ez dela bistatik galdu behar gogora ekarri du Alfredo Etxeberria alkateak, “feria hori ez baita erakusketarako sortua, Gabon Zaharretako feria hein batean izan litekeen moduan, salmentarako baizik”.

Klik haundi ikusteko
Ganadua Plaza Txikian.
 Feriaren gainbehera

Azken aldian laupabost ganaduzale edo tratante bakarrik etortzen ziren feriara, 20 bat abelburu ingururekin eta sasoiaren arabera saltzaile batzuk edo besteak, baina ez gehiegi ere.

 Hiru helburu
Feria berrindartzeko planak hiru helburu nagusi dauzka.
1-Nekazal mundua eta herritarren arteko lotura berreskuratu.
2- Nekazal produktuen salmenta sustatu.
3- Feria berrindartu. Erreferente bihurtuko den egun osoko feria egin nahi dute.

  Aro berri baten hasiera
Zapatu honetan (ekainak 28) egingo den feriak aro berri bati hasiera emango dio, eta hiru zatitan bereizi dute antolatzaileek.
  1. Ganadua, baserrirako materiala eta burdineriako produktuak, orain arte moduan, Plaza Txikian egongo dira. Ganaduzaleek 13:00etatik aurrera jartzen zituzten abereak salgai. Ordua aurreratu eta aurrerantzean 11:00etarako jarriko dituzte erakusgai.
  2. Nekazal produktuen salmentarako postuak jarriko dituzte Nafarroa plazan (*automobilak ezingo dira Errosario kalera sartu). Gainera, trikitilariak egongo dira feria girotzeko.
    Partaideak:
    • Lizundia Txabola baserria
    • Zabaleta baserria
    • Arrasketa baserria
    • Mausitxa baserria
    • Peio Rubio
    *Datorren hiletik aurrera Eguen-Txiki baserriak ere izango du postua.
    • Ordutegia: 11:00etatik aurrera
  3. Herri kirol jaialdia (harri jasotzen, trontzan, txingak eramaten, lasto fardoak jasotzen, e.a) eskainiko du Lagun Artea herri kirol taldeak Leku-eder parkean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hilero herri kirol erakustaldi ezberdinak antolatzeko asmoa azaldu dute Udalak eta Iñaki Ansola Lagun Arteako ordezkariak. “Jendea aspertu ez dadin, hilero, dema ezberdinak eta jende berria ekartzen saiatuko gara”. Horrela, uztaileko azken zapatuko ferian Lasturreko herri kirol taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Lagun Arteakoek. Eta erabat lotuta ez badago ere, irailean trontza txapelketa bat antolatzeko asmoa agertu dute. Urriko ferian, berriz, San Antolineko jaietan egin ohi duten desafioa ekarriko lukete herri erdira, Nafarroa plazara, hain zuzen.

  Lotura duten albisteak:


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko