Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Egin da Santa Klarako Babes Ofizialeko 12 etxebizitzen zozketa
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Egin da Santa Klarako Babes Ofizialeko 12 etxebizitzen zozketa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-17 08:56
Klik haundi ikusteko
Aizkorri S. Koop izeneko Etxebizitza Kooperatibak promozionatuta, Babes Ofizialeko 12 etxebizitza zozketatu dira erregimen kooperatiboan. Etxeok Santa Klara auzoan eraikiko dituzte. Eskabideak aurkezteko epea 2006ko irailaren 11tik urriaren 9ra luzatu zen eta 12 lagunek bakarrik eman zuten izena.

 

Klik haundi ikusteko
Elgoibartarren artean dagoen etxebizitza eskaria ikusita, eta, batez ere, Etxebiden izena emanda dutenen zerrenda luzeari erreparatzen badiogu, arraroa da etxebizitza babestuen zozketa honetara 12 lagun bakarrik aurkeztea. Herritar bat baino gehiago etorri zaigu informazio eske eta kalean bolo-bolo dabil jendearen artean. Badakigu haserre bat baino gehiago ere badela. Informazioa behar bezala ez dela zabaldu da gehienen kexa.

Iragarkia non argitaratu zen 
Iragarkia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, GAOn (irailaren 6an), Etxebideko web gunean eta El Mundo egunkarian (irailak 5) argitaratu zen.

Ikus hemen:
*Bazkideak Erakartzeko Etxebizitza Kooperatibak Argitaratutako Iragarki Berria

*Iragarkia (PDF formatuan):

(Iturria: Etxebide, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saila)

12 lagun bakarrik aurkeztu ziren
Azpilicueta Aholkuraritzara (Aizkorri kooperatibaren ordezkaritza) jo dugu Donostiara, eta bertako arduradunek azaldu digutenez, "12 lagun bakarrik aurkeztu ziren Aizkorri Kooperatibak eginiko bazkideak erakartzeko deialdira. Epea urriaren 9an amaitzen zen eta urriaren 8an etxe kopurua baino jende gutxiago zegoen izena emanda" argitu digute harriduraz. Urriaren 9an (izena emateko azken eguna) 12 pertsonek osatu zuten zerrenda.

Etxe bat kooperatibako presidentearentzat 
"Zozketatutako etxeetako bat kooperatibako presidenteari zegokion eta beste etxe bat minusbaliatu fisiko batentzat moldatuta eraikiko dute. Azken honetarako inork ez du izenik eman". Hautagaiak Etxebideko zerrendetatik aterako dituztela ziurrenik gaineratu digute. Laburbilduz; izena eman zuten 12 lagunetatik 2 itxaron zerrendan geratu dira eta gainontzeko 10 lagunei eta kooperatibako presidenteari etxe bat tokatu zaie.

Noizko eraikiko dira
Eraikuntza lanak lehenbaitlehen hasteko asmoa dute eta 18 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute, Azpilicueta aholkularitzatik adierazi digutenez.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

vpo
santa klara 2006-11-17 11:05:07
Informazioa ez zen behar zen bezela zabaldu eta gauzak gaizki egin dira. Norbaitek hau konpondu beharko luke.
beranduegi
ander 2006-11-17 12:13:41
Etxebideko webgunean azaldu izan ez balitz, kexa ondo legoke. Baina egia da informazioa, nahiz eta apur bat ezkutuan egon, bazegoela.
Susmagarria
Ander 2006-11-17 14:12:03
Nik dakidanez, iragarkiak BOE eta inguruan tirada handia daukan aldizkariren batetan egin behar dira: "El mundo" baino, DV ez al da askoz egokiago? Eta Barren? Informazioa egotea ez da nahikoa, begibistan egon behar dela esaten du legeak.
Susmagarria baino gehiago
Zakilixut 2006-11-20 00:20:57
Anderrek dioenaren ildo beretik, informazioa begibistan egotea eskubide bat izan beharko litzateke horrelakoetan. Zertarako sortu zen bestela ETXEBIDE moduko zerbitzu bat? babestutako etxebizitzen gestioa eramateaz gainera, gestioaren barruan kokatzen da bezeroak behar bezala informatzea, edo hala izan beharko luke. Zerbaitegatik diote informazioaren gizartean bizi garela, ezta? orduan... horrenbeste kostatzen al da Etxebiden izena emanda dauden guztieri email bat, sms bat, eskutitz bat edo dana dalakua helaraztia zozketa berri baten berri emanez. Baliabidiak existitzen dira, zergatik ez erabili? horrelako "hanka sartzeak" ebitatuko liratezke. Gai honetan gainera... asko eta asko gara zuzenean inplikatutakoak. Ez gabiz txupa txusetaz berba egiten, etxebizitzetaz baizik! norbaitek gauzak legez egin direla esaten badit ere, etikoki ez zait batere zuzena iruditzen. Kiratsa dario honi...
Udala isilik
herritarra 2006-11-17 15:24:06
Nere ustez ere, informaziua ezkutatu egin da. Beste gauza batzutarako Etxebidek eskutitzak bidaltzen ditu, baina kasu honetan ezer ere ez. Eta Udala zer? lurasail publiko bat dago herrian, Babes Ofizialeko 12 etxe zozketatzeko eta ez ditu herritarrak informatu. Zergatik ez du Udalak prentsa ohar bat bidali BARRENera edo DVra? Udal honi herritarrentzat lan egin behar duela ahaztu zaio.
Nortzuk dira?
kaltetu bat 2006-11-17 15:29:39
Gustatuko litzaidake hor atzean daudenak zein diren jakitea. Kooperatibako presidentea, lursaila erosi dutenak eta etxea tokatu zaienak. Orduan jakingo dugu benetan zer gertatu den. Etxebiden apuntatuta daramatzat 2 urte baino gehiago eta nire herriko zozketa batean ez sartzea oso gogorra iruditzen zait. Mesedez, aurkitu ezazue honen atzean nor dagoen. Denon artean salatu behar dugu hau. Milesker informazioagatik.
Segi informazioa ematen
Lur 2006-11-17 16:56:42
Ni ez nago, zorionez, Etxebiden izena emanda, baina gai hau oso-oso serioa dela uste dut. Daukagun eta lortzen dugun informazioa hemen ematera gonbidatu nahi zaituztet; bai herritarrak eta baita elgoibarren.net bera ere. Dirua eskatzeko balitz fijo BARREN edo DV bezalako medio masiboak aprobetxatuko zituztela. Zergatik El Mundo eta Diario de Gipuzkoan bakarrik? Ez al zuten jendea enteratzerik nahi? 12 etxebizitza eta 14 kandidato? Jakin al daiteke zenbat elgoibartar dagoen Etxebideko zerrendetan? Zenbat galdera, ezta? Ia denon artean erantzuteko bidea prestatzen dogun.
12 etxe eta 12 kandidato!
Lur 2006-11-17 17:46:20
Goizean irakuri dudan informazioarekin jardun dut aurreko komentarioan, baina ikusten dudanez, informazioa gaurkotu egin dute elgoibarren.net-ekoek. 12 etxe eta 12 kandidato?! Jesus-jesus, zelako kasualitatea, ezta? Eta Diario de Gipuzkoan ez zuten atera, El Mundon bakarrik! Gure inguruan tirada handiena duen egunkarian!!! Kiratsa bai, eta handia gainera!
etxebide eta txantxulloak
juli arregi 2006-11-17 18:38:49
nahikua lotzagarri da etxe bat eukitzeko zozketa baten menpian egon biharrak,baina gauzak horrela eitxiak lotzagarrixa betxaintxen jata, zeozer izkutuan dauala ematen dau, informazioa etxebiden zerrendetan dauden elgoibartar guztiori luzatu biar jakuen, beintzat barrenen informazioa azaldu biar zan.GARA eta DIARIO VASCO ere, leku guztietara aillegatzeko. 
ia danon preziuarekin zeozer lortzen degun.
Dagokionari, azalpen bat emateko eskatuk
2006-11-17 20:00:40
Egia da etxebideko web orrixan argitaratu zala guzti hau. Baina ez dezagun ahaztu denok ez daukagula ordengailua egunero-egunero erabiltzeko aukera.Gainera, ez daukagu zertan ordenagailuan menpe egon.Kontu hau gauza serioa dela iruditzen jata eta beste komunikabide batzutan argitaratua izan biharko litzakela iruditzen jata,eta ez soilik "El Mundon" eta "Diario de Gipuzkoan".Jentiak azalpen bat bihar dabala iruditzen jata;beraz, dagokionari eman dezala azalpena mesedez. Eskerrikasko!!
azalpenak
2006-11-22 08:22:13
Udalak ardura gehiago eduki beharko luke gai honetan. Badirudi gai honetan zer ikusirik ez dutela eta eskuak garbitzen dituzte herritarren alde ezer egin gabe. 
Egin zerbait mesedez.
PNV eta espekulazioa
gaztia 2006-11-27 13:54:40
Elgoibar eta etxebizitzak , zenbat arazo eta zenbat galdera . Eta lursail bat dagoenean etxeak eraikitzeko , babes ofizialeko etxeak eraikitzeko , horrelako majadero bat agertzen zaigu . Baina ez ahaztu , Arregitorreko etxeen zozketa ere , entzun dudanez udaletxean eta ezkutuan egin zen zozketa , legeak dioenaren aurka , eta denok dakigu noren eskuetan erori ziren etxeok . 
Azkenean etxebide ere kasu askotan burgesiaren tresna bihurtzen da . 
Etxebizitza eskubidea da , sakralizatu duzuen KONSTITUZIO horren arabera .



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko