| Bost elgoibartarrek 7 orduz azpitik egin zuten Quebrantahuesos proba |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-06-23 13:24 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
205 kilometrotako ibilbidea eta mendate aldapatsuak (Somport, Marie
Blanc, Portalet...) gainditu ondoren, 15 elgoibartarrek eta 6
mendaroarrek, amaitu zuten Quebrantahuesos, klasiko zikloturista
gogorrena zapatuan (ekainak 21).
Igor Elizburuk, berriz, Treparriscos proban parte hartu zuen.
Aragoin, Sabiñanigon irten eta amaitzen da Quebrantahuesos proba, eta aurtengo edizioan partaidetza marka hobetu zen: 8.000 lagunek eman zuten izena, eta azkenean 7.209 atera ziren. Horien artean ziren 15 elgoibartar eta 5 mendaroar. (taulan dauzkazue sailkapenak eta denborak)
Partaidetza marka bakarrik ez, gero eta bizkorrago egiten dute txirrindulariek 205 kilometroko proba gogorra. Aurten, Valentziako Jose Beldak irabazi zuen proba (5:39).
Igor Elizburu Treparriscosen
Igor Elizburu elgoibartarrak Treparriscos izeneko lasterketan parte hartu zuen Sabiñanigon bertan. Quebrantahuesos baino proba laburragoa da honakoa (90 kilometro) baina aldapa gogorrekoa hori ere. Elizburuk 7 ordu hiru minutiu eta 55 segundu behar izan zituen eta 1.223. postuan sartu zen helmugan.
Elgoibartarren sailkapena
Mendaroarren sailkapena
*Baliteke parte hartzaileren baten izena ez agertzea, eskertuko genizueke jakinaraztea eta berehala gehituko dugu zerrendara.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


































