Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Ibaņez aske uzteko eskatu dute zenbait herritar eta taldek
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Ibaņez aske uzteko eskatu dute zenbait herritar eta taldek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-06-20 15:35
Klik haundi ikusteko

Mikel Ibañez preso elgoibartarrak minbizia duela-eta, aske lagatzeko eskatu dute hainbat herritar eta taldek. Horietako batzuk, Ibañez berehala aske lagatzeko exigitzen duen agiria irakurri zuten atzo (ekainak 19) Plaza Handian egin zuten agerraldian.



Klik haundi ikusteko
Plaza Handian egin zuten agerraldiko irudia.
Espainiako eta Frantziako estatuek euskal presoen kontra heriotza zigorra ezarri dutela eta presoak gaixotasun larri eta sendaezinak izanda ere espetxean mantentzearen atzean, “Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kontrako suntsitze estrategia” dagoela salatu zuten agerraldian.
Politika horrek Mikel Ibañez egoera larri horretara eraman duela gaineratu zuten, “gaixotasuna sendatu beharrean okerrera egin duelako, espetxean bahiturik mantentzen baitute”.

Frantziako gobernuak duela urtebete entregatu zuen Mikel Ibañez Espainiara -Sebastian Aizpiri elgoibartarraren hilketan ustezko laguntzaile izan zen argitzeko epaiketaren zain dago- eta “PSOEren gobernua Mikel Ibañez gaixorik izanda ere espetxean mantentzen duena eta gobernuek duten ardura bereziki salatu nahi dugu” jarraitzen du agiriak. Horiek horrela, Ibañez eta eritasun larriak dituzten presoak aske uzteko exijitu dute elgoibartarrok.

Honako hauek egin dute bat agiriarekin:

  • Haritz Euskal Dantzari Taldea
  • AEK euskaltegia
  • CD Elgoibarko Haundi taldea
  • Ongarri argazkik luba
  • Errotatxo
  • Elgoibarko LAB
  • Taupada antzerki taldea
  • Ekekei antzerki taldea
  • Elgoibarko Etxerat
  • Elgoibarko Segi
  • Elgoibarko Gazte Asanblada
  • K104 musika taldea
  • Elgoibar espeleologia taldea
  • Markel Bergara futbolaria
  • Iñigo Arriola futbolari ohia
  • Unai Arrieta eskubaloi jokalaria
  • Iker Leonardo kirolaria
  • Uxue Alberdi bertsolaria
  • Jaime Martinez arkularia
  • Jon Gurrutxaga musikaria
  • J. Agustin Alonso tabernaria
  • Maitane Alberdi irakaslea
  • Iñaki Laskurain irakaslea
  • Andoni Segundo irakaslea
  • Ikastolako 20 irakasle
  • Ainhoa Mendibil Ikasle Abertzaleak
  • Miren Ibarzabal Ikasle Abertzaleak

Lotura duten albisteak:






Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Jende inportantia
Trachurus 2008-06-23 10:36:53
Tabernariak, kirolari amateurrak... Benetan gure gizartearen ordezkari autorizatuak. Mesedez...
Ados
Ainara S. 2008-06-23 12:11:09
Trachurusekin guztiz ados.....
Batek danborra jo ta bestiak segi...
Dantzari 2008-06-23 19:01:12
Gaiari helduiozue, ez saihestu. Mikel Ibaņezen egoera larria dala eta, sinatu dute gure herrikide hauek agiria. Mikel Ibaņez epaitu gabe dago oraindik eta preso daukate (gaur egun Donostiako ospitalean) bere egoera larria bada ere. PSOEren espetxe politika hiltzaileak, bere eskubideak etengabe urratzen ditu. Beste batzuen artean, mediku zaintza ganorazkoa zein preso larriek kalean egoteko duten eskubidea. Eskubide horiek errespeta daitezen eskatzeko bat egin dute herritar hauek eta bakoitza bere izenean ari da, izen eta abizenekin, ez inoren ordezkari. 
 
Tabernari bakarra dago eta kirolari profesionalak ere badira (gora kirolari, kirol eta kultur talde ameteurrak...). Gosariak kalte egin dizu ala ez duzu aurpegia garbitzeko ere denborarik hartu? 
 
Maite ditugulako, Mikel eta gainontzeko preso larriak, beraien eskubideen jabe etxean eta bizirik nahi ditugu!
zure ura
Ainara S. 2008-06-25 09:04:13
Ez dut zure urarekin aurpegirik garbitu. Gabon.
Dantzari
Trachurus 2008-06-25 13:01:53
Nik ez dot esan Ibaņez dalako hori gartzelan egon bihar dan ala ez. Esan dotena da lista horretan agertzen dianak ez diala beraien burua ez dan inoren ordezkari: kirolari amateur, profesional, irakasle ala tabernari izan. Holakuetan, inoren jardunari buruz informaziua ematen danian, pertsona talde baten pentsamoeldian ordezkarixa dala esateko izaten da. Bestela ez dauka inungo balixorik. 
 
Ondorioz, kirolari, irakasle eta tabernarixen iritzixa presentazia, nahiko patetikua beitxantzen jata: (pentsamolde homogeneodun) inungo gizatalderen babesik lortu ez dozuela esan nahi du. Eta berdin CD Elgoibar presentatziakin: zihur nao bertako partaide asko ald daudela eta beste asko kontra. Ez dauka baliorik. 
 
Gauza bitan ados nao zurekin: gora kirolarixak eta kultur taldeak... eta putak, fontaneruak eta munizipalak. Eta? 
 
Bestalde, ziharo ados nao legiak esaten dabana bete biharrakin. Baina kasu guztietan. Zu ez?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 83 bisitari