| “Mundu bira 80 dantzatan” dantza ikuskizuna gaur gauean |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-20 12:49 | ||
|
Gaur: Mundu Bira 80 dantzatan ikuskizuna eskainiko du Triska dantza taldeak gaur, barixakua, Olaizaga kiroldegian, 22:00etatik aurrera.
Hainbat
herrialde eta kulturatako doinuen bidez, bidaia irudikatuko dute
dantzariek. Eskualdeko 140 dantzarik parte hartuko dute Josu Mujikak
zuzendutako ikuskizunean.
Deba, Eibar, Mendaro eta Elgoibarko 140 dantza ikaslek ikasturtean zehar eginiko lanaren fruituak erakutsiko dituzte oholtza gainean “Mundu bira 80 dantzatan” ikuskizunean. Dantzari gazteenak lau urte ditu eta zaharrenak, berriz, 26.
Ordubete eta hamar minutuko iraupena izango du.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























