Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Bidaiari
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Bidaiari PDF Inprimatu ePosta
Angel Ugarteburu   
2008-06-20 09:41
Image
Goizealdeko 4 eta erdietan ohetik jaiki eta 5etan etxetik abiatu. 7etatik lasterrera hegoak jaso ditu gure hegazti erraldoiak. Hegoaren pare aldera jartzea tokatu eta paisaia ikusgarri batzuk gozatzeko zailtasunak; hegoak ez du paretik alde egiten eta komeni ere ez, egia esateko. Dena den, lainozko itsaso zuriaren gainean egin dugu Frankfurterako bidea. Eguzkitsu dago goi aldea.

  Alemaniar aireportuan lau bat orduz egon gara eta eguerdi ostetxoan hasi da Far Westerako bidaia. Berriz ere hegoaren pare aldean tokatu zaigu eta oraingoan pena handiagoa hartu dugu. Zaila izango dugu Iceland eta Groenlandiako paisaiak ikustea. Ez da oso zehatza 10.000 metrotatik ikusi ahal dena,dena den. Noizbehinka, hodei tarteetan kurika agertzen dira Groenlandiako kostaldeko mendi katearen ertz biluztuak. Godthab izeneko groenlandiar portutik hurbil pasatu gara. Bide erdia, gutxi gorabehera  
      
 Harantzago, Baffin irla handia eta izotz puska galduak Hudson Bay delakoan. Bakardadea somatzen da inuitak bizi direneko irla eta itsas bazterretan. Argazki batzuk egiten saiatu naiz baina lainoak eta elurrak paisaia bat bera osatzen dute.
Manitobako lurretan sartu garanean, lur lautada zabalak nagusitu dira, berriz ere, nahiz eta lakuz zulatuak diren. Sasketchewan eta Albertako probintziak, azkenik. Hasi da hegazkina beheraka eta Calgaryn sartu gara, behinola elur jokoak zirela eta, ospetsu egin zana. Ez dauzka alferrik hain gertu Rocky mountains direlakoak.

  Nazio-arteko aireportuan maletak jaso aurretik bakoitzak pardelean zer daraman inprimaki batean adierazi: Alkoholik? Bi botilla baino ez. Tabakorik? Ez. Aurrera, beraz.

  Azken saltoa falta zaigu: Calgarytik Vancouverrera. Rovky mountains azpian, elurrez beterik. Laster egin dugu handik itsas bazterrerainokoa. XVIII-XIX. Mendeetako abenturazale eta negozio gizonek baino errezago aukitu dugu Pazifikorainoko bidea. Hain far ez bada ere, guretzat ere nahikoa hard izan da far westera heltzea.

  Zer ikusirik ez, hala ere, sasoi hartan Hudson Bay company eta North West company talde indartsuen artean osatutako taldeek Canadian Pacific izeneko trena sortzeko egin zuten ahaleginarekin. Mendietatik honanzko lurralde eder eta jori honi British Columbia deitu eutsien eta Ingalaterrako gobernuaren menpe jarri. Barkatu lehortasuna. Pertsonen jokoak ekarriko duen hurrengoan saltsarekin errazago irentsiko dituzue kontuak. Goodbye!
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Une honetan 132 bisitari