Menu Content/Inhalt

Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

Eurobision PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-06-19 22:56
Image
Errusiako kortean frantsesez hitzegiten zuten garai batean, edo hala irakurri izan diegu bertako idazleei. Aurten, Eurobisioneko lehiaketa irabazi dute errusiarrek ingelesez.

Lehengo zapatuan Andoainen izan ginen Paco Ibañezen kantaldian. Hauek izan ziren bere lehen hitzak: Antes morir que hablar inglés! Segituan antzeman genion zein buruko min zituen, eta emanaldian zehar joan zen argitzen, izan ere, ohitura du kantutik kantura pasadizoak, usteak eta bestelakoak kontatzeko. Aitatu zituen bera ekartzeaz arduratu zen zinegotzi txit agurgarria, Gandi, zeinak lortu omen baitzuen bere herriaren indpendentzia tiro bakar bat ere gabe, Bob Dylan eta Bruce Springsteen amerikar inbasoreak, Alfonso Guerra estupidoa, Israel eta Palestina, Txina eta Taiwan, eta hamaika kontu gehiago.

Arduratuta dago itxura denez, amerikarrak beraien kultura edo kultura eza gainontzekooi irentsi arazi nahian dabiltzalako. Ez zaio arrazoirik falta, baina ez dira amerikarrak lehenak. Ez dabil bera alferrik Txilen edo Mexikon edo Nikaraguan, kantaldiak gaztelera batuan emanez, konkistatzaile konplexurik gabe.

Aukeran demagogia usaina eta errazkeria gehitxo rol jakin batean moldatu beharrez, baina tira, berak zioen bezala, adina izango zen, 74 urte; edo Andoainera itzuli izanak sortu zirrara. Umetan, egunero 12 kilometro egiten baizituen Adunako Apakintza baserritik Andoaingo eskolara. Orduan Apakintzako beltza deitzen zioten, zelaian etzaten zen alfer eguzkizalea. Hazurbaltza.

Eskerrak kantuarekin dena nahi gabe konpontzen zuen...the song, not the singer. Gainera, ingelesez ez baina lau hizkuntzatan abestu zuen, gaztelaniaz,euskaraz, galegoz eta okzitanoz, denak ere galzorian baleude bezala. Euskara gorde izanagatik harro, hurbileko eta sentibera, behinola modan edo egondako mezuak errepasatu genituen inoiz baino beharrezkoak direnaren irudipenarekin.

PD:Zergatik ekartzen ote dute Apakintzako Beltza, PSOEren esku dauden udalek bakarrik?

Asier Etxanizen testu guztiak




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko