Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow Sarriugarte familia ETBko “Bost Txakur” saioko protagonista
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Sarriugarte familia ETBko “Bost Txakur” saioko protagonista PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-15 07:34
Sarriugarte familia eta Laika txakurra
Familia elgoibartar bat da “Bost Txakur” telebista saioko protagonistetako bat. Azaroaren 4an estreinatu zuen ETB-1ek zortzi saiotako formatu berritzailea. Bertan, txakurrak adoptatu dituzten bost familien eguneroko bizitza erakusten da. Hauetako bat da Sarriugarte familia. Zapatuero 21:30ean.

 

Sarriugartetarrak eta Laika txakurra

Klik haundi ikusteko
Joana Sarriugarte, Egoitz (8 urte), Unai (4 urte) eta Juani Arauko (Joanaren ama) dira saioan agertzen diren famili elgoibartarreko kideak. Hauek, Laika, Golden Retrier arrazako txakurra adoptatu zuten. Seme txikienak txakurrei zien beldurra gainditzea zen helburu nagusienetakoa. Amak azaldu digunez, “Unaik susto bat eduki zuen txakur handi batekin eta ordudanik beldurra zien”. Txakur bat edukitzea ardura handiko lana dela ere transmititu nahi du saioak, “jende asko ez da konturatzen txakur bat hezteak ematen duen lanaz. Horregatik daude gero, horrenbeste txakur abandonatu. Txakurtegian ikusi nituen irudiek barruraino hunkitu gintuzten” aitortzen du Juanik.  

Txakurra, familiako bat gehiago

Laika, txakur hotzan eta noblea
Programaren oinarria animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza erakustea da, eta horretarako txakurrak adoptatu dituzten familien jarraipena egiten dute. Bost familiek, abandonatutako bost txakur jasoko dituzte animalien babesleku batetik eta euren etxeetara eramango dituzte sendiko kide berriak izan daitezen. Zortzi saioetan (dagoeneko 2 bota dituzte) zehar txakurrak etxe eta familia berrietara nola egokitzen diren erakusten du dokusoap formatu berritzaileak.

Telebistaren fama
Iazko abenduan egin zituzten grabaketak. “Esperientzia aberasgarria izan da, baina 8 saioak grabatzeak luze jo zuen azkenerako”. Oraindik bi saio bakarrik bota badituzte ere, ezagun egin dira herrian “izugarria da telebistaren indarra. Jende mordoak geratzen nau kalean txakurraren edo saioaren berri galdetzeko”.

• Saioa: “Bost Txakur
• Non: ETB-1en
• Noiz: Zapatuetan
• Ordua: 21:30

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

kaixo
ane 2007-06-02 21:43:22
aupa!  
zmz? neri asko gustatzen zait tare txakurra



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 18 bisitari