Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Sallobenteko erreka-ertzak garbitu dituzte Herri Eskolako ikasleek
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Sallobenteko erreka-ertzak garbitu dituzte Herri Eskolako ikasleek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-06-19 13:11
Katiuskak eta eskularruak jantzi, eta zakar poltsak eta aitzurrak eskuetan hartuta ibili dira gaur goizean Herri Eskolako 24 ikasle Sallobente errekako ertzak zikinkeriaz garbitzen. Eguraldi zoragarria egiten zuen Sallobente inguruan eta ez zaie gehiegi kosta errekara sartzea. Edarto ibili dira, baina baita lana gogotik egin ere.
 
Klik haundi ikusteko
 
Aurtengo ikasturtean Agenda 21 proiektuaren baitan energiaren gaia lantzeaz gainera, hondakinak eta horien gestioa ere ikutu dituzte, azaldu du Ander Zubizarreta Herri Eskolako irakasleak. Elgoibarko hondakinen egoeraren inguruko diagnosia ere egin dute, eta Deba ibaia eta erreketako ertzetan plastikozko poltsa larregi zeudela konturatu ziren. Hori ikusirik, esku hartu eta lanari ekitea erabaki zuten.
 

Klik haundi ikusteko
Denak elkarrekin erreka-ertzak garbitzen hasi aurretik.
Gaur (ekainak 19) goizean 24 ikaslek gogotsu ekin diote erreka-ertzak garbitzeari. Udaleko brigadak laga dizkie erreka garbitzeko beharrezko materiala eta tresneria; aitzurrak, zakar poltsak, eskularruak, katiuskak, e.a.
Deba ibaiarekin konparazioan, nahiko garbi daude San Lorentzo errekako bazterrak, baina ikasleen lanaren fruituak berehala bistaratu dira. Uretan sartu eta era guztietako zakarrak hasi dira ateratzen: coca-cola latak, paper eta kartoiak, alkoholdun edarien beirazko boteilak… poltsak erdi betetzen hasita zeudela laga ditugu.
 
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Katiuskak janzten.
Klik haundi ikusteko
Zakar poltsak betetzen.
Klik haundi ikusteko
Elkarlanean errazago egiten da lan.
Klik haundi ikusteko
Horiek baino 'altxor' hobeak ditu errekak.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko