| Altzolako umeentzat udalekuak antolatu ditu Zubibaik |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-18 13:04 | ||
|
Altzolako Zubibai Elkarteak Altzolako auzunean burututako ekintzen
harrera ona dela eta, 2008ko uztailean auzoko umeei zuzenduriko
eskaintza zabaltzeko proposamena aurkeztu du. Hala, 2 eta 14 urte
arteko auzoko umeentzako udalekuak eskainiko ditu.
Auzoko bizilagun gazteen arteko giroa piztu eta euren arteko harremanak
sendotzea da aisialdi proposamen berriaren helburuetako bat.
Zubibaik, planteatutako helburuak honako hauek dira:
Eskaintza zabala prestatu dute Zubibaikoek: tailerrak (zetazko bolatxoen marrazkia, karetak, malabare pilotak, kamiseta tindaketa, gatz poteak, lore sikuen koadroa, e.a); ezagutza jokuak (“Laranja eta limoia”, eserlekuak, e.a); herri kirolak (lokotx bilketa, txingak, sokatira, e.a) edo joko erraldoiak (puzlearen jokoa).
• Altzolako inguruak ezagutzeko txangoa
Zubibai elkartea Altzolari saiatzen ari da auzoari bizitasuna ematen eta hainbat ekintza antolatu izan dituzte azken aldian. Horietako bat izan zen joan zen asteburuan Altzola inguruetan egin zuten txangoa edomendi irteera. 28 lagun elkartu ziren eta eguraldiaren baimenarekin giro onean eta busti gabe egin ahal izan zuten ibilaldia. Goizeko 9:45ean abiatu eta 13:00etan ailegatu ziren berriz Altzolara. Zelaia parkean antolatu zuten luntxarekin, "beti bezala irteerako onena" eman zioten amaiera txangoari.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























