Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Elgoibarko ondarea digitalizatzeko bi lan aurkeztu ditu Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-06-18 11:34
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko euskarazko hizkuntza ondarea digitalizatzeko egin diren lanak aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo (ekainak 17) Udalak Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

 
  Aurten, bi proiektu burutu dira Elgoibarko idatzizko eta ahozko ondarea bildu, digitalizatu, eta Interneten, guztion eskura, jartzeko, eta horiek aurkeztu zituzten atzoko ekitaldian.
Aurkezpenean izan ziren Alfredo Etxeberria, alkatea, Jon Peli Uriguen, euskara batzordeburua, eta Aintzane Agirrebeña, Badihardugu elkarteko teknikaria (goiko argazkian). Laguntzaile lanetan aritu zen Gotzon Barandiaren, Dijitalidadea enpresako teknikaria.

   “Elgoibarko ahotsak” proiektua
Klik haundi ikusteko
    Lehendabizikoa, Badihardugu Euskara Elkarteak egin duen “Elgoibarko ahotsak” proiektua izan da. Lan honen helburu nagusia izan da, gure herriko nagusienen ahotik bertako ahozko ondarea jasotzea.
Badihardugu elkarteak orain arte herrian eginda dauden grabazioak batu ditu; proiektu honetarako, “Elgoibarko berbetia” eta “Elgoibartarren esanetan” proiektuetako elkarrizketak erabili baititu.

Ondoren, elkarrizketak kodifikatu, datu-basea antolatu eta transkribapenak egin ostean, bildutako ahozko ondarearen pasarterik interesgarrienak jarri dira Interneten. Hau da, elkarrizketatu bakoitzeko, gutxienez, pasarte bat jarri da sarean, zaletuek zein adituek entzuteko, kontsultatzeko eta ikertzeko aukera izan dezaten. Guztira 43 hizlari, 708 pasarte, eta 114 audio jarri dituzte.

  Elgoibarko kronika zaharrak digitalizatzeko proiektua
Klik haundi ikusteko
    Bestalde, ondarea digitalizatzeko aurten burutu den bigarren proiektua, Dijitalidadea enpresak egin duena izan da. Proiektu honen baitan, Elgoibarko kronika zaharrak digitalizatu eta Interneten jarri dira interesdun guztien eskura. Hori dela-eta, gure herriko bizimoduari buruz, 1930etik 1936 urtera bitarteko egunkarietan eta aldizkarietan argitaratu ziren kronikak eta albisteak bildu eta digitalizatu dira. Guztira, 394 kronika eta 1.607 albiste jarri dira Interneten
Klik haundi ikusteko
Aurkezpenean izan ziren herritarrak.
Udalak ezinbestekotzat jo du gure aurrekoen bizimodua eta gure herriaren historia jasota lagatzea, nahi duten guztiek ezagutzeko, erabiltzeko eta ikertzeko aukera izan dezaten. Horiek horrela, ekainaren 17ko ekitaldian aurkeztuko diren bi proiektuei esker, gure herriaren hizkuntza ondarea ez ezik, gure herriaren oroimen historikoa ere bilduta geldituko da, gozatu, erabili, ikertu… nahi duten guztien esku.


  Lotura duten albisteak:
 
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Quemar despues de leer
Abendua 6, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko