Azken ordua: San Mamesen aurkeztu du Athleticek Iban Zubiaurre jokalaria. " Athleticen alde dena egiteko prest nago" adierazi du atzelari mendaroarrak San Mamesen (10:00) Ana Urkijo Ibaiganeko klubeko presidentearen ondoan eskaini duen prentsaurrean. Elkarrizketa: Iban Zubiaurrek Athleticeko webguneari eskaini dion elkarrizketa laburbildu dizuegu (barruan).
“Berriz ere futbolaria naizela sentitzeko moduan izango naiz aurki” adierazi du Iban Zubiaurrek Athletic taldearen webgune ofizialean egin dioten elkarrizketan. Talde bilbotarrarekin bigarrengoz kontratua sinatu ostean egin dituen estreinako adierazpenak izan dira. Elkarrizketan jasotakoak laburbildu ditugu.
• “Realeko jokalarien aurka ez dut ezer, baina bai agintarien aurka” bereizten du. “Ulertzen dut Realak bere interesak defendatzea, ez, ordea, azken 17 hilabeteotan ni futbolari gisa ez aritzeko egin dituzten esfortzuak. Bata eta bestea ez dira berdinak. Mendeku berba ez dakit egokiena den, baina Realeko administrazio kontseiluak egin dituen ahaleginok egin didate minik gehien”. Mendaroarraren berbetan, Athletic tartean ez balitz, “Realak ez lituzke horrenbeste oztopo ipiniko”.
• Realak une batzutan jarri dituen “bideko oztopoak” direla-eta, dena bertan behera laga eta bizimodu “normalagoa” egiteko zorian egon dela aitortzen du Zubiaurrek.
• Izaera baikorrak eta dena konponduko zen itxaropenak lagundu diote aurrera egiten, “Athleticen jokatuko nuen unea iritsiko zela sinisten nuen”
• Prozesu luze honetan ez ei da bakarrik eta babes gabe sentitu, “Txema Noriegarekin harreman estua eduki dut, askotan egin dugu berba telefonoz. Baita Athleticeko zenbait jokalarirekin ere”. Real zaleekin ere ez duela inolako arazorik eduki argitzen du. “Mendaron, nire herrian, ere ez dut arazorik izan eta, garrantzitsuena, nire kasua ulertu dute”. Azkenik, Elgoibar eta Durangoko futbol taldeak ere eskertu nahi ditu Zubiaurrek, “bat gehiago moduan hartu ninduten, normaltasunez”.
• Azken 17 hilabeteak “oso gogorra” izan direla errepikatzen du mendaroarrak. “nire kabuz entrenatzen jardun dudan arren, taldeko dinamikan sartu, sasoiko jarri eta berriz jokatzeko moduan egoteko denbora beharko dut”.
• Etorkizunari begira, 8 urteko kontratua luzea ez dela “karga” bat izango uste du, “motibazio eta lasaitasun iturria baizik”.
Bestalde, familia guztia athletic zalea izan dela betidanik argitzen du, “txikitatik joan naiz San Mamesera Athleticen partidak jarraitzera. Logikoa da Athletic gustatzea”.
Bigarren aurkezpena
18 hilabete eta gero, bigarren aldiz aurkeztuko du Athleticek Iban Zubiaurre futbolaria. 2014ko ekainaren 30era arte talde txuri-gorriarekin lotuko duen kontratua sinatuko du mendaroarrak. 21 milioi euroko etete klausula ezarri dio Athleticek.
Profesionalen Futbol Ligak Iban Zubiaurreren lizentzia onartu ostean hartu du Athleticek futbolaria aurkezteko erabakia. Ligak Realari jakinarazi dionez, Athleticek 5 milioi euroen abala aurkeztu du jadanik, eta hortaz, jokalariaren fitxa tramitatu ahal izan du.
Reala isilik, oraingoz
Realak oraindik ez du bere iritzia plazaratu, baina Ligak erabaki hau hartuz gero, bere desadostasuna agerian lagako zuela esana du aurrez. Realaren iritziz, Athleticek 30 milioiko abala (jokalariaren etete klausulan ageri zen zifra) aurkeztu beharko lioke Ligari, honek bere fitxa tramitatuko badu. Epaitegiek orain arte eman dituzten sententziak ez direla behin betikoak argudiatzen du talde donostiarrak.
Auzi honek epaitegietan sorrarazi dituen errekurtsoak Auzitegi Gorenera iritsi dira. Hiru hilabeteko epean, gutxi gorabehera, jakingo du Realak bere errekurtsoa onartua den ala ez. Errekurtsoak aurrera jarraitzen badu 8 edo 9 hilabete barru emango luke Gorenak azken sententzia.
Informazio gehiago:
• Athleticen webgune ofiziala
|
Bazen ordua. MARO 2006-11-15 15:48:10 Bazen garaia, Errealak ipini dituen pega guztien gainetik, badoa Iban San Mamesen jolastera. Aupa Iban, Gora Athletic! | Okerreko bidea hartuz gero ... Iturri 2006-11-15 17:08:38 Maro, okerreko bidia hartuz gero, zalla izaten da nahi dan tokira allatzia, eta Ibanek okerreko bidia hartu zaban Bilbora juteko. Hala ere, ni ere poztuko naiz Iban futbolian jokatzen ikusten badogu. | marorekin ados lur 2006-11-15 19:34:08 gora atletic! | 21 miloi Ni 2006-11-16 14:42:21 Athletikek 21 milioi euroko etete klausula ezarri dio Zubiaurreri, hau ez al da klausula abusinoa? | 2006-11-16 15:51:42 Lehen 30 miloiko etete klausula eta Athletikek eta Zubiaurren inguruakoek gehiegizkoa zela zioten. Orain 21 milioi eta denak gustora. Hau da HIPOKRESIA ! | Aupa Athletik! Ni neu 2006-11-20 00:22:38 Hainbeste zalaparta eta gero zehozer erakutsi beharra dauka mutil honek, gainera oraindik ez omen du jokatuko, lehenengo entrenamendu bereziak jarri behar dizkiote sasoian jartzeko eta otsaila aldera hasiko omen da jokatzen eta hau dena gauzak behar bezala egin ez dituelako, beste jokalariek eredutzat hartuko al dute kasu hau? eta ez dadila horrelakorik gerta berriz! | me 2006-11-16 17:15:59 Ba nere ustez ondiokan jokatu gabe egotia merezi dau. Ez ditxu gauzak ganoraz ein, kontratua apurtu zaban, eta hori ezin da onartu. Ta gero zer, Realari pagatzeko dirurik ez dakala eta sekulako kotxazuakin azaltzen da egun batetik bestera! Sprilurreko fonduak nora jun ete dia? | AUPA ATHLETIC!!! MARO 2006-11-17 08:35:06 Abusiboa 21 miloiko klausula??? Ez, ez da abusiboa, bere oraingo fitxarekin bat datorrelako. Errealean fitxa baju bajua zuen eta 30 miloiko klausula, hori onar ezina da, eta epaileek Athletic-i errazoi eman diote. GORA ATHLETIC!!!! | Athletic-i Arrazoia? Erramun 2006-11-17 09:34:54 Bost milioi euro ordaindu behar izatea.. arrazoia ematea al da ba? | ERRAMUNI MARO 2006-11-17 10:05:10 ERRAMUN, EPAILEAK ERREALARI KLAUSULA ABUSIBOA ZUELA ARGI UTZI DIO ETA JOKALARIAREN PREZIOA 5 MILOITAN FINKATU DU. BERAZ ERREALAREN KLAUSULA ABUSIBOA ZELA ESAN DU, AZKENEKO HONETAN ATHLTICEK DEFENDATZEN ZUENA. | Marori Pello 2006-11-17 10:41:34 Epaileak argi utzi duena da Atletik-ek gaizki jokatu duela, kontratua zuen jokalari bat berea balitz bezala aurkeztu baitzuen. Epaileak ez du inondik inora adierazi Errealaren klausula abusiboa denik. Horrelakorik ez da aipatzen epaian. Atletik-en zuzendaritzak ez du onartu nahi gaizki jokatu zuenik eta kontratua indarrean zuen jokalari bat aurkeztu zuenik. Horixe da funtsa. Ez dut uste atletikzaleok gure klubaren zuzendarien erabaki txar guztiak ere defendatu beharra daukagunik. Taldea defendatu eta bultzatu behar da, baina kluba gidatzen dutenak inkopetente batzuk baldin badira ez dugu lotsarik izan behar hori salatzeko. Ez gaitzan forofismoak itsutu. Aupa Atletik! | MARORI ZUBIAURRE 2006-11-17 10:47:40 Oker ez banago Zubiaurrek Athletik-en 80milloi peseta(480.000+-)inguru irabaziko ditu urtean. Berak bere klausula ordaintzeko 43 urteko soldata beharko luke. Hori bere soldataren erdia Realari ordaintzen gastatuko duela kontutan hartu gabe. Hau kontutan hartuta 86 urte beharko lituzke berak bere klausula ordaintzeko. Oker ez banago 8 urteko kontratua dauka ez? Realeko klausula abusiboa izan zitekeen. Baņa Athletikek berdiņa egiten du. Ez itsua izan mesedez. | ZUBIAURRERI MARO 2006-11-17 12:29:11 ZUBIAURREK EZ DU BERE KLAUSULA ORDAINDU BEHAR TEORIZ, BESTE TALDE BATEK OREDAINDU BEHAR LUKE. BERAZ,ZER ZABILTZA URTEETAKO KONTU ARRAROAK ATERATZEN? NIK ESAN DUDAN BAKARRA, IRABAZIKO DITUEN 600.000 EUROAK (ETA EZ ZUK ESANDAKO 480.000)BERE KLAUSULA BERRIAREKIN KONSONANTZIAN DATORRELA, ETA EZ ERREALEAN IRABAZTEN ZUENAREKIN. | PELLORI MARO 2006-11-17 12:32:01 Pello, zertan zabiz neri fanatiko deitzen? nik esan dudan gauz bakarra eta argia hau da: Errealak zeukan klausula (33 Miloi)abusiboa kontsideratu du epaileak, eta horregaitik ipini dio 5 miloiko klausula. Beraz, abusiboa zela argi dago, klausula hori aldatua izan da. Ulertze? Ez nahastu gauzak fanatismo hitza erabiliz. | MARORI 2006-11-17 12:37:50 Zubiaurrek ez du bere klausala ordaindu behar teorian?? praktikan baietz ikusten da. Realari bere klausula ordaindu behar dio bere soldataren erdiarekin. | KLAUSULAK MARO 2006-11-17 13:21:24 KASU HONETAN EZIK, KLUBAK ORDAINTZEN DITU KLAUSULAK. BERAZ, SOLDATAK EZ DAKIT ZENBAT URTETARA...ZERTARA DATOR? | Mesedez! Iturri 2006-11-17 13:25:22 Azkenian egixa izango da zaliak gure artian hasarratuko gerala! Mesedez! Gure aittari esaten diodan moduan, gure buruko miņik haundixena "Zubiaurreren kasua" bada, ondo bizi geran seiņalia. Hori baiņo arazo larriagorik ez bageneuka! Maro, Pellok ez dizu "fanatiko" deittu (irakurri ondo); "forofismoarekin" kontuz ibiltzeko baino ez digu esan. | Maro, nik ez dizut fanatiko deitu Pello 2006-11-18 10:05:24 Maro, nik ez dizut fanatiko deitu. Gure etxean esaten dute "Excusatio non petita acusatio manifesta. Realaren klausula abusiboa dela ez du epaileak esan. Hori Atletikek esan du. Epaileak esan duen gauza bakarra da Atletitek eta Zubiaurrek indarrean zegoen kontratua hautsi zutela, eta hori ez dela legezkoa. Eta zigorra jarri dio Zubiaurreri, eta Atletiki esan dio bera dela ere horren erantzulea eta bien artean ordaindu beharko diotela Realari. Zenbateakoa epaileak zehaztu du, berak egoki iritzi dion kopurua. Realak nahi zuena baino gutxiago dela? Bai noski, baina horrek ez du esan nahi Realak jarritakoa abusiboa zenik. Egin kontu, Realak Zubiaurre berarekin adostu zuela klausula hori, orain Atletikek Zubiaurrerekin 20 milioikoa adostu duen bezala. Epailea ez da "abusiboa" horrelako balorazioetan sartzen. Eta bukatzeko berriz diotsut, taldea bultzatzea da gauza bat, eta gure agintariek egiten dituzten gestio txar guztiak defendatzera sartzea beste bat. Gure etxean gaizki egindakoak eta ongi egindakoak bereizteko gaitasuna galtzen dugunean forofismoaren eremuan sartzen gara, eta horixe esan dizut nik, Ez gaitzala forofismoak itsutu. Eta beste ohar bat, interneten letra larriz (maiuskulaz) idazteak garrasika ari zarela adierazten du. Beraz, zure hitzak ere horrela jasotzen ditugu, GARRASIKA! AUPA ATLETIK (Hau ere oihuka!) | manttagorri 2006-11-19 13:16:09 la real se ha pasau | aa you will never walk alone 2006-11-27 19:49:56 zubiaurre pertsona okerren eskuetan jausi zan ta berak buru pixkat eukiko bazaban ez zan gertau dan guztixa pasauko |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |