| 250 ume eta nagusik egin zuten Sallobentera joan-etorria bizikletan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||
| 2008-06-16 13:22 | |||
|
Lagun mordoak parte hartu zuen “Elgoibar bi erroberetan” bizikleta
itzulian. Eguraldia lagun 250 ume eta nagusi elkartu ziren Plaza
Handian Sallobenteraino bizikleta itzulia egiteko prest joan zen domekan, ekainak 15. (argazkiak dauzka)
Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak antolatutako ekintza
izan arren, gainerako ikastetxeetako ikasle zein gurasoek ere parte
hartu zuten bizikleta itzulian. Plaza Handitik irten eta Sallobente-Ermuaraineraino joan ziren 250 txirrindulariak. Sallobenten atseden hartu eta berriz errepidera. Amaieran, freskagarriak eta txorizo egosia banatu zituzten Plaza Handian. Antolatzaileek aurreikuspenetan motz geratu zirela onartu dute eta norbait jan-edanik gabe geratu bazen barkamena eskatu nahi diote publikoki. Datozen ediziotan ez dela inor pintxorik gabe geratuko hitz eman dute.
Badira urte batzuk Herri Eskola “Elgoibar bi erroberetan” antolatzen egiten hasi zela eta urtetik urtera indarra hartu duen ekimena da. Ez dauka kutsu lehiakorrik, eta helburu nagusietako bat, “jendeak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera bultzatzea” da.
∞ Lotura duten albisteak:
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|









































