| 21 afari zozketatuko ditu Miskik Perurako laguntza lortzeko |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-16 08:12 | ||
|
Azken urtetan ohikoa duen lekuan, Merkatu Plaza aurrean,
topatu dugu Gemma Agirregomezkorta errifak saltzen. Kanpaina berriaren
xehetasunak eta Cuscora (Peru) egindako azken bidaiaren berri eman
digu.
• Errifak
Aurreko urtetan izan duten moduan, aurten ere herritar eskuzabalen laguntza jasoko dutela espero du Gemma Agirregomezkortak. Errifak erosteaz gainera badaude laguntza emateko beste modu batzuk ere:
Gustura Perura egindako azken bidaian ikusitakoarekin Bi hilabeteko egonaldia egin eta gero itzuli zen Gemma, orain hilabete pasa, Perura egin duen azken bidaiatik. Miski, Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkaria pozik dago, gustura hemen batutako diruari han probetxua ateratzen ari zaiola ikusita “zerrendetan geneuzkan ume ia guztiak ikastetxeetan matrikulatuta dauzkagu, eta jadanik ari dira eskolara joaten”. Eskolatzeez gain, umezurtzez osatutako hiru herrixkei (Quiquijana, Juan Pablo II eta Buen Pastor) diru laguntzak eman dizkie Miskik. Bidaiako unerik hunkigarrienetakoa San Juan de Dios minusbaliatuen eskolari emandako laguntza; eskola materiala, jostailu didaktikoak eta errehabilitazio aparailuak, e.a. izan zela nabarmendu nahi izan du Gemma Agirregomezkortak.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























