Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Atzera begira jarri gara telefono mugikorraren 25. urtebetetzean
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Atzera begira jarri gara telefono mugikorraren 25. urtebetetzean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-06-13 12:46
Klik haundi ikusteko
Martin Cooper asmatzailea, lehen mugikorra eskuetan duela.
    Motorola etxeak 1983ko ekainaren 13an atera zuen merkatura estreinako telefono mugikorra. “Adreilua” goitizena (800 gramoko pisatzen zituen) jarri zioten DynaTAC 8000X modeloari. Gainera, 3.500 dolar balio zituen, garaiko bigarren eskuko kotxe batek adina.
    Zaila da egungo gizartea mugikorrik gabe imajinatzea, baina ez da beti horrela izan. Atzera begira jarri eta 1999ko apirilean BARREN astekarian argitaratu zen erreportaje batetaz akordatu eta berreskuratu egin dugu: “Telefono mugikorrak, beharra ala moda?”. Kuriositate bat baino gehiago topatu dugu.



Klik haundi ikusteko
BARREN 276. zenb. (1999. urtea)
Telefono mugikorrak, beharra ala moda” izeneko erreportajean, (276 zenb.1999-04-30), mugikorrak gizartean hartzen ari ziren lekuaz gogoeta egiten zuen BARRENek, artean mugikorrak guztiengana zabaldu gabe zeudenean. Bi elgoibartarren esperientziak jaso zituen astekariak.
Roberto Alonso garraiolariak, esaterako, lanerako beharrezkoa zuela mugikorra azaltzen zuen, “telefono mugikorrik ez nuenean denbora asko galtzen nuen alperrik telefono deiak zirela-eta. Kamioia gelditu eta kabina batetik edo tabernaren batetik deitzen nuen”. Mugikorraren esklabo bihurtzeko arriskua ere aurreikusten zuen Alonsok, “mugikorra lantresna bat da eta asteburuan itzali egiten dut”. Erreportajearen titularrean ageri zen galdeari erantzunez, telefono mugikor bat zeukatela-eta “harrokeriaz eta handi uste itxurak” egiten ibiltzen zen jendea ere nabarmentzen zuen.
Ildo beretik, baina alderantziz, espero ez duzun une eta lekuetan deia jasoz gero deseroso sentitzen zela azaltzen zuen Antonio Prietok. “Zorionez ez zait inoiz gertatu, jendea dagoen leku itxietan deskonektatzen saiatzen naiz” zioen. Zerbait aldatu dira gauzak, ezta?

    Lehen deia 1973an
Klik haundi ikusteko
Telefono mugikor batetik egin zen estreinako deia 1973ko apirilean egin zuen Martin Cooper, Motorola etxeko ingeniariak. Manhattaneko (New York) kale batetik oinez zihoala egin zuen deia berak sortutako Motorola DynaTac mugikorretik. Mugikorren teknologia garatzen ari zen AT&T konpainia lehiakideari egin zion lehenengo dei hura. “Telefono mugikorretik dei egiten ari naik” esan zion pozarren konpetentziako ikerketa buruari.

    1983an lehen mugikorra merkatuan
Klik haundi ikusteko
Motorola DynaTac 8000X , mugikorren 'aitona'.
Lehen deia egin eta 10 urtera jarri zuen Motorolak lehen mugikorra merkatuan, telekomunikazio alorreko iraultza berria abiaraziz. DynaTac 8000X (Dynamic Adaptive Total Area Coverage) izan zen ofizialki merkaturatu zuten lehen mugikorra. Egungo mugikorren “aitona”, pisutsua (800 gramo), handia (DinA4 orrialde bat baino luzeagoa zen) eta zatarra zen.
  Mugikorren teknologia Bigarren Mundu Gerra geroztik ikertzen hasi baziren ere, DynaTac 8000X merkatuan jartzea jauzi teknologiko handia izan zen mugikorren garapenean. Etxetik urrun egon arren familiarekin eta lagunekin kontaktuan egon ahal izateko “ametsa” egi bihurtu zuen tramankulu hark.
Gero etorri zirenak denok ezagutzen ditugu. Asmakizun berriak, besteak beste, gizarte bizitza eta lan merkatua guztiz aldatu zituen.
 
    Lotura duten albisteak:
Bideoa:
    Mugikorren azken 25 urteotako historia batzen du Verizon Wireless konpainiaren bideo honek:

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko