| ‘Euskal kultura tradizionala ezagutuz’ ikastaroa ‘Xamar’en eskutik |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-11 13:23 | ||
|
Eman izena: Juan Carlos Etxegoien “Xamar”
hizkuntzalari nafarrak “Euskal kultura tradizionala ezagutuz” izeneko
ikastaroa emango du.
• Zer landuko da?
Babeslea: Elgoibarko Udala.
Izena emateko eta informazio gehiago:
Ezagutzen ez dena ezin delako maitatu
Ezagutzen ez dena ezin delako maitatu ideia ardatz hartuta antolatu du ikastaroa Elgoibarko Izarra kultur elkarteak. Juan Carlos Etxegoien “Xamar” (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956) hizkuntzalari nafarra izango da “Euskal kultura tradizionala ezagutuz” izeneko ikastaroaren arduradun eta irakaslea. Xamarek erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiari buruzkoak. Halaber, ikuspuntu berriak bereganatu ditu hizkuntzaren arazoaren inguruan, batez ere José María Sánchez Carrión "Txepetx"-en planteamendu ekolinguistikoak, Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin dituenak eta eztabaida sortu dutenak.
"Orhipean: Gure herria ezagutzen" da bere lanik ezagunena, orain arte gaztelania, frantses eta ingelesera itzulitakoa izan dena.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























