| Burujabetzaren aldeko ekitaldi politikoa antolatu dute Maltzagan zapaturako |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-10 09:14 | ||
|
Maltzagako Mahaia ekimenaren bultzatzaileentzat Soraluze, Elgoibar eta
Eibar elkartzen dituen errepide zatia biribilgune bat baino zerbait
gehiago da, egungo egoera politikoa islatzen duen sinbolo bat da. "Bidegurutze horrek oso ongi islatzen du gure herrian dagoen
bidegurutzea".
Horregatik, Maltzagan kontzentrazioa deitu dute
Burujabetza eta bakea. Herri-galdeketak lelopean hurrengo zapaturako, ekainak 14, eguerdiko 14:00etan.
Maltzagako Mahaikoek gogoan dute Telesforo Monzonek aukeratu zuela toki hura, eta orain biribilgunean elkartu nahi dute "ezberdin pentsatzen dutenekin". Autodeterminazioa eta burujabetza lortu arte, elkarren ondoan egoteko prest daudela agertu nahi dute zapatuko (ekainak 14) ekitaldi politikoan. Oraingoz, ekimenarekin bat egin dute, besteak beste, Txomin Peillen euskaltzain osoak, Kepa Gordejuela HBko legebiltzarkide ohiak, Brian Currin nazioarteko gatazketan bitartekari hegoafrikarrak, Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohiak, Agurne Barruso Bergarako alkate ohiak eta Eider Mendoza EAJko legebiltzarkide ohiak.
• Maltzagako Mahaia
Maltzagako Mahaia orain dela bi hilabete inguru osatu zen, eta bere bi helburu nagusiak dira: bakea eta burujabetza.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























