Foru Aldundiak Debabarreneneko lehenengotariko bide gorria egingo du Andikano eta Maltzaga bitartean. Garapen Iraunkorrerako Sailetik adierazi digutenez, eraikuntza proiektua kontratatzeko fasean dago une honetan, eta 2007an aurreikusten dute lanekin hastea.
Gipuzkoako bide gorri sarearen baitan kokatzen da Elgoibarren egingo duten bide gorri zatia. Andikano eta Maltzaga bitartekoa lehen fasea izango litzateke. Etorkizunean, bide gorrien bitartez, Elgoibar, Soraluze eta Eibarrekin batzea da Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailaren asmoa. Behin betikoa ez den arren, 840.000 euroko aurrekontua izango dute lanok. Andikano eta Maltzaga bitartean egun dagoen pasealekua lur pribatutatik pasatzen da. Hortaz, Foru Aldundia jabeekin akordio batera iritsi beharko da.
Asfalto gorririk gabeko bide gorria
Eraikiko duten bidearen asfaltoa ez da gorria izango. “Horrelakoak bide mota bat baino gehiago gurutzatzen edo elkartzen diren inguruetan jartzen ditugu, bata bestearengandik bereizteko” azaldu digu Beatriz Marticorena, Garapen Iraunkorreko arduradunak. Gainera, ibai ertzean zehar eraikiko denez, asfaltatzea komeni den edo ez erabaki behar da, honelakoetan egiten den lez”. Elgoibarko bide gorriak 3 metroko zabalera izango luke eta Soraluze eta Osintxu bitartean dagoenaren, edota Azkoitia eta Urretxu bitartean eraiki berri duten bide gorrien antzerakoa izango litzateke.
Oinezkoentzako lehentasuna
Oinezkoentzako eta bizikletarako bide bakarra izango du printzipioz bide gorriak. Oinezkoek, ahulenek, izango dute lehentasuna. “Halere, bizikleta zale askok erabiltzen dutela ikusten bada, Eibarrera eta Soraluzera luzatzen denean, esaterako, baliteke aurrerantzean bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak bereiztea”.
|
Ideia bikaina!! Miren 2006-11-14 15:21:23 Nik Eibarren egiten dot lan. Ea yuyuen zatia ere azkar batian egiten deben eta holan bizikletaz jun ahal izango naiz lanera. Eta ez ni bakarrik! Seguru beste mordo bat ere animatuko zirela aukera hau balego. | Ez da giro! Iturri 2006-11-14 17:02:25 Bueno-bueno, ez da giro Elgoibar aldian!Ibaixa garbi, bide gorriak, ... zer izango da hurrengua? Hau paradisuaren trazia hartzen ari da! Ez ete dira, behintzat, etxebitzen prezioak gehiago igoko! Ideia edarra, benetan. | Zorionak diputaziuari eta udalari! Lillo 2006-11-14 22:09:12 Bihar zan Elgoibarren holako zeozer. Kuatroporkuatruak pasatzerik ez daken bide bat topatzia zailla da gaur egun pasiatzeko. Ume-kotxiakin ere ez dogu jakitzen nora jun pasiatzera, eta erreka-baztarrak oso aproposak dira horretarako. Gaiņera, oingo umiak erreketatik oso aparte bizi dira, oso zikiņak egon diralako, eta erreketako bizixa maittatzen ikasteko, lehenengo ezagutu egin bihar dira landariak, muskulluak, arraņak eta urolluak. Gure gurasuak makiņa bat jolas egitten zeben erreka-onduetan. Bidegorri honek errekiakin harremanak lantzen lagunduko dau, eta aisialdi-gune bat izatiaz gain, oso aberasgarrixa izango da hori ekologiaren ikuspegittik. | Lillorekin ados Roma 2006-11-15 10:22:18 Lillorekin ados nago, aldundia eta udala txalotzeko ekintza degu hau. | Egia esan poztekoa!!! itxaspe 2006-11-15 13:22:34 Egia esan poztekoa, orain dela gutxi idatzi nuen hau http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes/MaterialDeportivo/elgoibar-y-deporte-una-solucion-ya (erderaz dago), eta ea pizkanaka pizkanaka horrelako ekintzak joaten diren egiten.. ;) Plas, plas, plas.. ;) | 2006-11-15 23:42:26 Ia Gipuzkoa guztia bide gorri sare batek gurutzatuko duen eguna ezagutzen dugun. Ederra litzateke. Baina. Gauza hauek bukatzerako... Aspalditik nuen nik begiz jota Andikanotik aurrera doan bidea. Ondo txukuntzea lortzen badute pasiara majo bat egin daiteke. Barandau aproposak jarri (leku batzuk nahiko arriskutsu daude), zuhaitz polit batzuk landatu, zorua berdindu, eserlekuak leku estrategikotan jarri ...eta arrakasta ziurtatuta, baietz! Eduki dezakeen pega bakarra ibaia zikin eta usaitsu jaisten dela da. Hala ere, dirudienez, arazo hori konpontzeko neurriak bidean dira. San Antolinen eraikitzen ari diren zentral nuklear itxurako monstruo horrek eta ibaian gorago eraikiko diren depuradorek urak garbi-garbi utziko dituztela dirudi-eta Hala espero dugu. Ņo, martxa hontan Kapitain titulua ateratzea planteatu beharko da eta Mutrikuko portuko txalupak begiz jotzen hasi. | Deba ibaia garbi! 2006-11-15 23:48:54 Jende nagusixa pasiaran ibiltzeko ondo egon leike. Oin industrialdeetan (xixilionen eta Lerun inguruan) ikusten ditxudaz jubilauak pasiaran, baina etxataz leku batere politxak beitxantzen. Salontzo hor dao, baina Mintxetako inguruekin batera alternatiba bakarra da. Zulo batian bizi gaitxuk eta ahuntzen moduan mendira jo ezian etxaok hemen pasialeku laurik. Zahartzen nokenian neu ere ibiliko nok pasiaran eta egin daixezela bai pasiara edarrak ahal dan tokixetan. Etxiak bata bestian gainian eittia baino biharrezkuaua badok, eztok? | Bide gorritik Deba bailara barrena! Ezozi 2007-02-07 23:05:43 Ideia bikaina da, Soraluzekin lotzen dabezenian, Elgoibartik Oņatira edo Eskoriatzaraino juan ahalko da bizikletaz. Mundiala izango zan Debaraino luzatuko bazeben, Deba bailara guztia egongo zan bide gorri baten bitartez lotuta.[B]null[/B] | Hasi diez bidegorriakin aitor 2007-02-16 02:04:48 Gaur bertan andikano aldera buelta bat ematen eta injiņeru bi ikusi dotaz neurketak egiten. Eurengana joan eta hori esan dostie, bidegorrirako lanekin hasteko aurreko eginbeharrekoak egiten ari direla. Notizi ona danontzat.. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |