| Mikel Ibaņezen askatasuna eskatuz eskualdeko manifestazioa deitu dute zapaturako |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-06-06 13:41 | ||
|
Mikel Ibañez preso elgoibartarraren egoera salatzeko –kantzerra dauka
eta hilzorian dago-, eskualdeko manifestazioa deitu dute zapatu
honetarako (ekainak 7). Plaza Handitik aterako da 19:00etan.
Gaur (ekainak 6), berriz, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna exijitzeko mobilizazioa egingo da.
Eguazten honetan (ekainak 4) ere elkarretaratzea (argazkian) egin zuten hainbat lagunek Plaza Handian Mikel Ibañezen egoera salatzeko. Bertan, Inaxio Iriondo preso ohiak hartu zuen hitza. Elgoibartarrak “Heriotza zigorra ezartzen duen espetxe politika kriminala” gaitzetsi zuen, eta honakoa gaineratu: “Presoak apurtu, hondoratu eta hiltzerainoko borondate politiko argia dute Zapateroren eta Sarkozyren gobernuek”.
Goiko argazkia: Juan Carlos Ruiz/Argazki Press
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























