| Atxutxiamaikaren udalekuetan 256 haur eta gaztetxok hartuko dute parte |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||||||||||||||||||
| 2008-06-06 09:46 | ||||||||||||||||||||||
|
Atxutxiamaikaren udako planak haur eta gazteei eskaintza zabala eskaini
die. Aurten hiru udaleku itxi eta udaleku irekiak antolatu ditu, eta
herritarrek erantzun aparta eman diote aisialdi taldearen udako
eskaintzari: 256 haur eta gaztetxok parte hartuko dute udaleku ireki
nahiz itxietan.
Bilerak Udalekuak egin aurretik guraso bilerak egingo dira xehetasun gehiago emateko. Etxera helduko zaie gurasoei bilerarako gonbidapena. Datorren barixakura (ekainak 13) bitartean aukera dute interesatuek azken plazetan izena emateko
Atxutxiamaikako udako planean bost koordinatzailek, 39 hezitzailek eta 256 ikaslek hartuko dute parte.
• Udaleku irekiak Ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean egingo dira udaleku irekiak Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleentzako.
• Udaleku itxiak
Aurtengo urtean estreinako aldiz 3 udaleku eskainiko ditu Atxutxiamaikak, eta Elgoibarko gaztetxoez gain egitasmo guztietan egongo dira beste udalerrietako gaztetxoak ere. Udaleku irekiak hasi aurretik guraso bilerak egingo dira, baina honen berri etxean jasoko duten eskutitz baten bitartez izango dute.
|
||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























