Bideo-inkesta: Herriko Antzokira gero eta jende gutxiago joaten da zinea ikustera.
Azken bost urteetan, adibidez, erdira jaitsi da zine-ikusle kopurua.
Ondorioz, Udala hasi da zine-emanaldiak mozten. Elgoibartarrok behar al
dugu Herriko Antzokia zinea ikusteko? Jendea Herriko Antzokira zinea
ikustera joateko politika berria jarri beharko al luke Udalak? Zinea ikusteko ohiturak aldatu direla uste al duzu?
Ikus dezagun zer esan digun kaleko jendeak. Eta, badakizue, zuok ere
aukera daukazue gaiaren gainean iritzia emateko, komentarioak eginez.
Bideo Inkesta: Azken egunotan sarri entzuten dihardugun komentario bat ekarri nahi dugu lehen bideo inkestara: Euskaldunoi berdin al zaigu martxoaren 9ko hauteskundeak PSOE-k ala PP-k irabazten baditu? Ba al dago alderik batetik bestera, Euskal Herriari dagokionez? Zer emango digu batek, eta zer besteak?
Ikus dezagun zer esan digun kaleko jendeak. Eta, badakizue, zuok ere aukera daukazue gaiaren gainean iritzia emateko, komentarioak eginez.