Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Elkarrizketak
Elkarrizketak
Ińigo Palomino: "Euskal Yaren aurkako kritikak errespetatzen ditut" PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-02-18 11:08
Klik haundi ikusteko
Ińigo Palomino elgoibartarra da Euskotrenbideak (Euskotran eta Euskotren) enpresako zuzendaria.
Elkarrizketa: Euskotrenek Bilboko Atxurin duen egoitzak xarma berezia du kanpotik. Barruan solairuak luzeak eta estuak dira. Garai bateko trenbidea ekartzen du gogora. Azken bagoian egiten du lan Iñigo Palomino Euskotrenbideak enpresa publikoko zuzendari gazteak. Aurten 25 urte egin ditu ibilbide luzeko erakundeak. Historiaren zale amorratu den heinean, jakin badaki bera dagoen egoitza XX. mendean Ferrocarriles Vascongadosen kokaleku izan zela. Hormetan izenpeturik dago sasoi hartako testigantza.
Harro dago egokitu zaion karguarekin, bere iritziz trena izan baita “euskal gizartearen bilakaeraren motorra”.
Komentarioak (2)
 
Joseba Etxeberria: “Alaba ikusten dudanean tristura guztiak ahazten zaizkit" PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-10 14:00
Klik haundi ikusteko
Joseba eta Iraia, bere alaba, Elgoibarren.
Kirol Federatuaren sariak banatzeko ekitaldira etorri zen Joseba Etxeberria eta berarekin berba egiteko aprobetxatu genuen bisitaldia. Ez da erraza Joseba Elgoibarren ikustea. Bilbo eta Lezama artean bizi da, baina bihotzean darama Elgoibar, eta harro esaten du elgoibartarra dela.
Futbolaz aparte beste pasio bat daukala aitortu digu: bere alaba. Orain dela urtebete pasa jaio zen Iraia eta bere bizimodua izugarri aldatu dela kontatu digu Josebak. Futbolak ematen dizkion une txarrak alabarekin errazago gainditzen omen dira. (elkarrizketa dauka)
Komentarioak (0)
 
Benantzio Otaegi: “Apaizak ez du arazo guztien inguruko erantzunik” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-20 13:46

Klik haundi ikusteko
Benantzio Otaegi (Azpeitia, 1943) 1993an iritsi zen Elgoibarrera, BARREN kaleratzen hasi eta hilabete gutxira. Bere iritzia jakin nahi izan dugu Gabonen inguruan eta, bide batez, bere ibilbidea izan dugu hizpide. Zuhurtziaz hitz egiten du, tentuz, lagun hurkoari errespetua galdu gabe eta kristau elkartearen balioa azpimarratuz. Urte askotan jarraitzeko asmoa du, Elizaren eta gizartearen zerbitzura.

Komentarioak (2)
 
Jose Antonio Osoro: “Kalean askok galdetu didate ea urduri nagoen” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-22 11:40
Klik haundi ikusteko
Hamabi urte eskas zituenean sartu zen Udal Musika Bandan. Dagoeneko 50 urte pasatu dira baina ilusioz heltzen dio oraindik hainbeste zirrara eragiten dion afizioari. Lehenengo omenaldia jasoko du, merezitakoa. Lehena eta bakarra. Ez du gehiago nahi. Gazteei paso eman behar zaiela uste du. Banda ere hiru urte barru lagatzekotan omen da.
Komentarioak (9)
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 9 - 14 Guztira: 14

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez