Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Elkarrizketak

Publizitatea

Advertisement
Elkarrizketak
Pello Rubio ‘Txillarre’: “Prozesuari emandako gizonak dira Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-11-16 06:29
Klik haundi ikusteko
Beheko suaren epelean hartu gaitu Pello Rubiok Txillarren, urteetan Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea batu ziren egurrezko mahaiaren bueltan. “Beheko suak giro atsegina sortzen laguntzen du”, dio. “Hori izan zen Txillarreko bileretan nire papera: hemen hizketarako giroa sortzea”, gehitu du. Argazkirako, hiru liburu ekarri ditu mahaira. Jesus Egigurenen ETA, las claves de la paz, Fermin Munarriz kazetariaren El tiempo de las luces elkarrizketa liburua eta Imanol Murua kazetariaren Loiolako hegiak. “Jesus eta Arnaldo dira hemen protagonistak, eta ez ni”, argitu du elkarrizketa hasi aurretik.
Komentarioak (0)
 
Jesus Bilbao: “Urteetako prozesuak egin nau ekintzaile” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-10-26 08:38
Klik haundi ikusteko
Ardurak zahartu egiten ei du, erre, baina ez da Jesus Bilbaoren kasua (Elgoibar, 1940). 16 urterekin hasi zen lanean, Danobaten, eta geroztik ardura handiak hartu eta kargu ugari bete ditu erreminta makinaren sektorean, harik eta 2005ean erretiroa hartu zuen arte. Goratu, Maherholding, Invema, AFM, Acomhe, Tekniker, Fatronik, Ekor, Adegi, Adegilan, eta IMHko kontseitu edota zuzendaritzetan parte hartu izan du, besteak beste, eta diktadura garaian, abertzaletasunak bultzatuta, Elgoibar Ikastolako presidente ere izan zen. Gaur egun, Fasys eta Anateusk proiektuetan dabil laguntzen, eta joan zen eguenean Debegesaren Gure Balioak saria jaso zuen.
Komentarioak (0)
 
Arnaldo Otegi: "Bakearen etsaiek, PP buru dutela, kartzeletan korapilatu nahi dute bake prozesua" PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-06-15 11:38
Klik haundi ikusteko
Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzian emandako epaiaren eta egungo egoera politikoaren gaineko balorazioa egin du Arnaldo Otegik (Elgoibar, 1958) kartzelatik. Tartean, ezkerraren erronken, independentziaren eta presoen gaiaren inguruko gogoeta ere egin du, eta maiatzaren 12an Otegiren aldeko herri ekimenak deituta Elgoibarren egin zen manifestazioa ere izan du hizpide. Gorenak kasazio helegitearen inguruan emandako epaiaren berri jakin eta astebetera egindako elkarrizketa duzue hau, ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuekin "elkarrizketa zuzena" izateko ordezkaritza bat izendatu zuela jakin berritan egindakoa.
Komentarioak (0)
 
Esteban Antxustegi: “Politikan ez du edozerk balio, eta ideia guztiak ez dira berdinak” PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-03-09 14:32
Klik haundi ikusteko
Filosofian doktorea eta nazioanalismoan aditua da Esteban Antxustegi.
Agirre Lehendakaria saria irabazi du Esteban Antxustegik bere Actualidad y retos de la filosofía política lanarekin. Zientzia politikoen eta pentsamendu politikoaren alorreko lanak bultzatzeko saria da lehendakari ohiaren izena daramana. Antxustegi filosofian eta zuzenbidean lizentziatua izateaz gain, filosofian doktorea eta nazionalismoan aditua ere bada. Euskal nazionalismoaren inguruko lan ugari egindakoa, Sabino Aranaren inguruan egin zuen bere doktoretza tesia. Jaso berri duen saria hizpide hartuta, politika, nazioa eta Euskal Herria izan ditugu berriketa-gai horietan aditua denarekin.
Komentarioak (0)
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 8 Guztira: 36

Mintza Eguna

San Bartolomeak 2012

Nafarroa arragoa!

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Une honetan 11 bisitari